Berdintasuna, Lankidetza eta Kulturartekotasuna | 2021 10 29

Hamasei ikastetxetako 1.000 ikasle baino gehiagok hartuko dute parte "Hitz kolpez" programaren 7. edizioan

Ekimena Gazteriaren Foru Erakundeak eta Vital Fundazioak antolatu dute, eta Gasteizen, Agurainen, Amurrion eta Guardian izango da, azaroaren 2tik abenduaren 3ra.

Arabako gazteak indarkeria matxistaren aurka sentsibilizatzea helburu duen “Hitz kolpez” programaren zazpigarren edizioa hamasei ikastetxetako 1.120 ikaslerengana iritsiko da 2021ean, Gasteizen, Agurainen, Amurrion eta Guardian egingo diren 64 emanaldien bidez.

Programak aurrera egingo du aurten ere, Vital Fundazioaren eta Gazteriaren Foru Erakundearen arteko lankidetzari esker, Aguraingo, Amurrioko eta Guardiako udalen laguntzarekin, eta Traspasos Kultur antzerki konpainia arduratuko da eszenaratzeaz eta Sortzen genero aholkularitza dinamizatzeaz. Hori dela eta, prentsaurrekoan aurkeztu dute gaur programa Ana del Val Kultura eta Kirol Saileko foru diputatu eta GFEko arduradunak, Arantxa Ibañez de Opacua Vital Fundazioko zuzendariak, Mikel Gomez de Segura Traspasoseko arduradunak eta Sheila Melcon Sortzeneko arduradunak.

Berdintasuna, Lankidetza eta Kulturartekotasuna

Prentsa oharra

Jaitsi