Foru Aldundia | 2025 07 10

Landako hondartza,‘Bandera urdina duten hondartzak’ saileko kupoiaren protagonista

Uztailaren 15, astearteko zozketan

Gasteiz, 2025eko uztailaren 10a. Landako hondartza uztailaren 15eko ONCEren kupoiaren irudiaren protagonista da. Kupoia "Bandera duten hondartzak" seriekoa da. Arabako Arratzua-Ubarrundia herriko hondartza ezagun hau bost milioi kupoik zabalduko dute.

Kupoia hondartzan bertan aurkeztu dute Usue Vallejo ONCEren Euskadiko ordezkariak eta Saray Zarate Fernandez de Landa Ekonomiaren Garapen eta Iraunkortasuneko foru diputatuak.

Usue Vallejok adierazi duenez, "ONCE Euskadi beti saiatzen da Euskadiko hainbat gertaera, efemeride edo leku enblematiko kupoian islatzen. Kasu honetan, EAEko lau hondartzak dute Bandera Urdina, eta horietako hiru Araban daude, eta horregatik isladatu nahi izan ditugu ONCEko kupoian".

Bestalde, Saray Zarate Fernandez de Landa foru diputatuak adierazi duenez, "kupoiaren irudia izatearekin batera gure hondartza kontinentalak ezagutzera ematen ari gara, bandera urdina daramatenak, hala nola haien ezohiko ingurune naturala ere. Aitorpen horiek agerian uzten dute ingurumen-kudeaketa arduratsuarekin dugun konpromisoa, naturgunearen erabilera publikoaren eta etorkizuneko belaunaldientzako kontserbazioaren arteko oreka bermatuz".

Landa hondartza Uribarri Ganboa urtegian dago, 40 Ha ditu eta 500 metroko hondartza. Agertzen den urtegia Gasteizko eta Bilboko zati bateko biztanleak urez hornitzen dituena da. Udan, solarium-eremuak, haurrak bainatzeko eremu mugatuak, dutxak eta sorospen- eta lehen sorospen-zerbitzuko postuak ditu. Gainera, urtegi ia osoa oinez edo bizikletaz zeharkatzen duten ibilbideak badaude, eta Mendixur Parke Ornitologikoa bisitatzeko aukera ere eskeintzen du. Barrualdeko hondartza honek hamargarren aldiz jarraian jaso du bandera urdina, inguruaren kalitateagatik eta eskaintzen dituen zerbitzuengatik.

Bandera urdina
Urtero, Ingurumen eta Kontsumitzaile Hezkuntzako Elkarteak hondartzarik onenak aintzatesten ditu, uraren egoera onagatik, zerbitzuen maila altuagatik eta bainularien segurtasunagatik, Bandera Urdina bereizgarriarekin. 1984ko apirilaren 25ean eratu zen Madrilen.

ADEAC irabazi-asmorik gabeko Europako elkarteetako bat da, 1984an Foundation for Environmental Education (FEE) sortu zuena. ADEAC, beraz, FEEren Espainiako adarra da, eta Espainian Bandera Urdina, Ekoeskolak, Ingurumenerako Erreportari Gazteak eta Giltza Berdea nazioarteko programak garatzeko ardura duen erakundea da.

Bestalde, ONCEren Eguneroko Kupoiak 500.000 euroko saria jarri du jokoan zenbakiari gehi serieari, eta 35.000 euroko 49 sari saritutako zenbakiaren bost zifrei. Gainera, 250 euroko 450 sari lehen lau zifrentzat eta 450 azken laurentzat; 25 euroko 9.000 sari azken hiru edo lehen hirurentzat; eta gauza bera lehen eta azken bientzat (6 euro) eta saritutako zenbakiaren lehen edo azken zifrari 2 euro itzultzea.

ONCEren joku produktuak eskuragarri daude, erakundearen loteria sozial, seguru, arduratsu eta solidarioko produktuak alegia. Produktu horiek diseinatzen direnetik merkaturatzen diren arte kontrolik gabeko kontsumoak neutralizatzeko kontrolak ezartzen dituzte, eta berariaz debekatzen dute adingabeei saltzea edo kreditu bidez kontsumitzea, besteak beste.Erakundeak erantzukizuna du herritarrekin, eta joko arduratsuaren politika sustatzen du, Loterien Munduko Elkarteak eta Loterien Europako Elkarteak definitutako ebaluazio- eta jarraipen-sistema zorrotzenekin.

ONCEren kupoiak erakundeko 20.000 saltzaile baino gehiagok merkaturatzen dituzte. Gainera, https://www.juegosonce.es/ webgunetik eta baimendutako establezimendu laguntzaileetan eros daitezke.


 

Foru Aldundia Ingurumena Ekonomia Garapena eta Jasangarritasunaren Saileko foru diputatua

Prentsa oharra

Jaitsi