Elortzako errepidea hilabetez moztuta geratuko da, bideko euste-horma konpontzeko - arabapress
Elortzako errepidea hilabetez moztuta geratuko da, bideko euste-horma konpontzeko

Vitoria-Gasteiz, 2021eko irailaren 27a. Toki sareko A-3114 errepidea erabat moztuta geratuko da Leortzaren eta Musitura sartzeko A-4144 errepidearen arteko zatian, gaur, irailaren 27tik (astelehena) urriaren 25era arte, bide horren euste-horma konpontzeko lanak egiteko.
Obrak A-3114 errepideko 27,480 kilometroan euste-horma konpontzeko dira, Los Pocilones haitzartean. Horretarako, harri lubeta bat eraikiko da Igorin ibaiaren ezkerraldean. Harri-lubetak pitzadurekin eta deformazioekin hondatuta dagoen euste-hormaren zatia ordezkatu du, eta neurri berekoa izango da.
Era berean, lehendik dagoen drainatze obraren ordez berri bat jarriko da; hormigoizko hodi batek osatuko du eta ura ibilgura hustuko da.
Konponketa lan horiek gaur irailaren 27tik urriaren 25era bitartean egingo dira, eta, horretarako, trafikoa erabat moztu behar da, 24 orduetan. Mozketaren seinaleak A-3114 errepidearen muturretan daude, A-132rekiko bidegurutzean, Maeztun, bai eta A-3128rekiko bidegurutzean, Opakuako mendatean eta A-3118ren bidegurutzean, Sabandon.
Desbideratzeen seinaleak lurrean daude jarrita.
Arabako Foru Aldundiko Bide Azpiegituren eta Mugikortasunaren Sailak Arraia-Maeztuko Udalari, Leortzako Administrazio Batzordeari eta Laminoriako harrobia ustiatzen duen enpresari horren berri eman die obrak hasi aurretik eta A-3114 errepidearen tarte hori moztu aurretik.