Kultura etxean argazki erakusketa bat egingo da, mugikortasun jasangarria eta segurua sustatzeko - arabapress
Kultura etxean argazki erakusketa bat egingo da, mugikortasun jasangarria eta segurua sustatzeko
Stop Violencia Vial erakundeak, Arabako Foru Aldundiaren laguntzarekin, antolatutako "Ikusi eta ikasi" lehiaketan oinarritua



Vitoria-Gasteiz, 2025eko uztailaren 17a - Ignacio Aldecoa Kultur Etxean, "Ikusi eta ikasi" argazki erakusketa egongo da ikusgai gaurtik uztailaren 30era arte:kalitatezko espazio publiko , bide bizikidetza seguru eta iraunkor baten alde, Stop Violencia Vial elkarteak antolatua, Arabako Foru Aldundiaren babesarekin eta Gasteizko Udalaren laguntzarekin. Erakusketaren helburua da bide segurtasuna eta mugikortasun jasangarria sustatzea eta horietaz kontzientziatzea.
Jon Nogales Mugikortasun Jasangarriaren eta Bide Azpiegituren Saileko foru diputatuak, César Fernández de Landa Segurtasun zinegotziak eta Rosa María Trinidad Stop Violencia Vial elkarteko presidenteak erakusketaren edukia eta helburuak aurkeztu dituzte gaur, prentsaurreko batean. "Ikusi eta ikasi" III. Argazki Lehiaketan 120 irudi aurkeztu dituzte eta horietako 12 onenek osatzen dute erakusketa.
Era berean, Inma Rueda ere izan da aurkezpenean, Gasteizko herritarra eta lehiaketako parte hartzaile eta erakusketako finalista.
Sei panelek, tamaina handiko bina irudirekin, eta zazpigarren panel batek osatzen dute erakusketa. Azken panel horretan, argazkiak hartu zituzten pertsonek laburki adierazten dute beren irudien esanahia.
Durango, Artziniega eta Laudio herriak bisitatu ondoren heldu da erakusketa Gasteizera, eta urriaren erdialdera arte egongo da Arabako hiriiburuan. Erakusketa ibiltaria gaur hasiko da Ignacio Aldecoa Kultura Etxean, Florida parkean, eta ondoren Boulevard Merkataritza gunean (abuztuaren 1etik 18ra), Gasteizko autobus geltokian (abuztuaren 18tik irailaren 2ra) eta Arabako hiriburuko hainbat gizarte etxetan egongo da ikusgai.
Stop Violencia Vial elkarteko presidenteak, Rosa Trinidad andreak, azaldu du lehiaketaren eta erakusketaren helburua dela irudi bidez "egileen eta bisitarien arteko gogoeta gune bat sortzea, geure hiriak eta errepideak seguruago eta atseginago egiteko eta emisioak murriztea ahalbidetuko duten garraiobide jasangarriagoak, eraginkorragoak eta aktiboagoak bultzatzeko beharrari buruz hausnartzeko".
Jon Nogalesek eskertu ditu Stop Violencia Vial elkartearen lana eta konpromisoa, eta azpimarratu du Mugikortasun Jasangarriaren eta Bide Azpiegituren Sailaren lehentasunak bat datozela elkarte horren helburuekin. Lan egiten dugu Arabako errepideak ahalik eta seguruenak izan daitezen eta, horretarako, trazadurak hobetzen, bidegurutze arriskutsuak ezabatzen eta ikuspena hobetzen duten proiektuak gauzatzen ditugu. Baina, halaber, behar dugu zeregin horretan gidariek laguntzea, zuhurtziaz gidatuz eta zirkulazio arauak errespetatuz.
"Beste alde batetik, kalitatezko foru garraio zerbitzua eskaintzen dugu, Araban mugikortasun jasangarriaren eredu bat garatzeko funtsezko osagai dena, eta bizikletaren erabilera bultzatzen dugu lantokietara eta ikastegietara joateko garraiobide moduan", gaineratu du.
"Ikusi eta ikasi" erakusketa izen bereko lehiaketan aurkeztutako 129 argazkien artetik hautatutako 12k osatzen dute. Mugikortasun jasangarria, bizikleta eta garraio publikoa protagonista direla; espazio publiko atseginak eta oinezkoentzat seguru direnak sortzeko beharra; eta autoa edo motorra gidatzeak berekin dakartzan arriskuen eta erantzukizunaren kontzientzia.
Erakusketa gaurtik uztailaren 30era arte egongo da ikusgai Ignacio Aldecoa Kultur Etxean. Egon ere astelehenetik ostiralera 09:00etatik 14:00etara eta 16:00etatik 20:00etara, eta larunbatetan 09:00etatik 13:30era.