Kultura | 2021 04 13

Kultura Etxeak 13 jarduera antolatu ditu “apirila, liburuen hilabetea” ekimenaren barruan

  • Lehiaketak, irakurketa klub berriak, lantegiak eta liburuen aurkezpenak egingo dira eta irakurketa gida bat sortuko da, Liburuaren Nazioarteko Eguna dela eta.
  • Apirilaren 23an bertan Gure gabezia argitalpena aurkeztuko da, zeinean biltzen baitira Ignacio Aldecoa Kultura Etxeko erabiltzaileek konfinamenduan idatzitako kontakizunak.

Vitoria-Gasteiz, 2021eko apirilaren 13a.  Ignacio Aldecoa Kultura Etxeak guztira 13 jarduera antolatu ditu “apirila, liburuen hilabetea” ekimenaren barruan, hilabete honetan baita Liburuaren Nazioarteko Eguna.

Gaur aurkeztu du prentsaurrekoan Ana del Val Kultura eta Kirol Saileko diputatuak, eta adierazi du jardueren bidez lortu nahi dela “kultura eta hiritarrak elkartzea irakurketaren eta liburuen bidez, eta irakurtzeko ohitura sustatzea”.

“Apirila, liburuen hilabetea”: programazioa

  1. Bookface lehiaketa: liburutegiak “Egin ezazu bookface bat: liburu baten azalarekin bat egiteko artea” lehiaketa antolatu du, Liburuaren Nazioarteko Eguna dela eta. Lehiaketan, argazki bat egin behar da, gorputzaren (aurpegia, eskuak, eta abar) edo janzkeraren zati bat liburu baten azalaren irudian integratzen saiatuz.  100 euroko saria dago, kategoria bakoitzeko: haurrak, gazteak eta helduak. Izena emateko azken eguna apirilaren 21a izango da. https://web.araba.eus/es/casa-cultura/bookface
  2. English book club: ingelesezko kluba, ingelesezko mintzamena hobetu nahi duten literaturazaleentzat. Apirilaren 15ean hasiko da, eta hilean behin izango da. https://web.araba.eus/es/casa-cultura/clubs-lectura#englishbookclub
  3. Irakurketa kluba Alvaro Arbinarekin: Literatura garaikidearen kluba. Apirilaren 20an hasiko da, eta hilean behin izango da. https://web.araba.eus/es/casa-cultura/clubs-lectura#alvaro-arbina
  4. Liburu aurkezpena: Las dos vidas de Martín de Munibe. Egilea: Manuel Septien. Eguna: apirilaren 15a. https://www.txalaparta.eus/es/libros/las-dos-vidas-de-martin-de-munibe
  5. Liburu aurkezpena: Después de lo trans: sexo y género entre la izquierda y lo identitario. Egilea: Elizabeth Duval. Eguna: apirilaren 16a. https://www.casadellibro.com/libros/ciencias-politicas-y-sociales/sociologia/estudios-sociologicos/105003004
  6. Liburu aurkezpena: Llueve  en las farolas. Egilea: Ernesto Olano. Eguna: apirilaren 19a. https://www.caligramaeditorial.com/autor/Ernesto_Olano.htm/
  7. Liburu aurkezpena: Gure gabezia. Ignacio Aldecoa Kultura Etxeko erabiltzaileek konfinamenduan liburutegiaren itxierari eta pandemiari buruz idatzitako kontakizunak. 1000 ale inprimatu dira eta jendeari emango zaizkio egun horretan bertan. Aurkezpena apirilaren 23an izango da, Liburuaren Nazioarteko Egunarekin bat eginez. Aurkezpenaren ondoren, mahai ingurua egingo da krisi garaiko literatura eta kulturari buruz, eta liburuaren prestalanetan ere parte hartu zuten lau idazle egongo dira bertan, beste gonbidatu batzuekin batera: Álvaro Arbina, Karmele Jaio, Patxi Zubizarreta eta Marisol Ortiz de Zárate.  https://web.araba.eus/es/casa-cultura/relatos-escritos-durante-el-confinamiento
  8. Liburu aurkezpena: Perretxiko: el oro blanco de los vascos. Egilea:  Enrique Arberas. Eguna: apirilaren 26a.
  9. Gazteentzako idazketa eta irakurketa lantegia: Bigarren hezkuntzako ikasleentzat. Lehenengo saioa Patxi Zubizarreta idazleak zuzenduko du. Eguna: larunbat goizetan izango da, apirilaren 24an hasita.  Euskaraz.
  10. Irakurketa errazari buruzko prestakuntza. Apirilean, irakurketa errazari buruzko prestakuntza ikastaro bat ere emango da, dibertsitate funtzionala dutenekin lan egiten duten profesionalentzat.
  11. Lantegia: kaligrafia artistikoaren hastapenak. Lantegia maiatzeko lehenengo astean egingo da, zehazki 4an, 5ean eta 6an. Sei ordukoa izango da eta Nerea Lekuonak emango du.
  12. Literatura sariei buruzko interes zentroa. Azken urteotan saritutako egileen liburuen erakusketa. Maileguen atalean egongo da.
  13. “100 ahaztezinak” gidaren argitalpena. +55 elkartegien programaren barruan, 100 ahaztezinen gida sortu da: ehun bat izenburu, 2021. urtea hasteko; filmak, liburuak, eleberriak, komikiak eta abar, bizitza osoa aurretik duten pertsonaiei buruzko istorioak kontatzen dituztenak.

Premisa hori oinarri hartuta, +55 elkartegien programaren asmoa da adineko gizon eta emakumeen bizitza eta lana erakustea; izan ere, gizon eta emakume horiek ez dira beren oroitzapenei begira bakarrik bizi, zahartzaroan bizi dira edo zahartzaroaren zeruertzera begira daude, modu bizian.

Gida funtsean programaren barruan daudenentzat da, eta xedetzat dauka bizitzaren aro hori lotzea jakinduriarekin, esperientziarekin, ezagutzarekin eta zahartzaroa aberats eta osoagoa izan dadin ikasteko gogoarekin.

Elkartegiekin lankidetzan aritzen diren irakasleek eta gerontologiarekin lotura estua duten pertsonek egin dute gida.

Kultura Etxearen webgunean daude argibide guztiak, bai jarduerenak, bai izena emateko moduari buruzkoak. https://web.araba.eus/es/cultura/casa-cultura-ignacio-aldecoa.

Kultura Kultura Kultura eta Kirol Saileko foru diputatua

Prentsa oharra

Jaitsi