Kultura | 2021 05 27

Kultura Etxeak lau jarduera antolatu ditu Berlangaren mendeurrena dela eta

Kepa Sojoren hitzaldi batek eta hiru filmeren emanaldiak omenduko dute ekainaren lehen hamabostaldian zehar zinema zuzendari ospetsua. 

Vitoria-Gasteiz, 2021eko maiatzaren 27a. Ignacio Aldecoa Kultura Etxeak, Luis García Berlanga zinema zuzendari ospetsuaren jaiotzaren mendeurrenarekin bat eginez, lau ekitaldi antolatu ditu ekaineko lehenengo bi asteetarako, gerraosteko espainiar zinemaren berritzaileetako baten omenaldi eta arabarren gozamen gisa.

Hauexek izango dira jarduerak:

  • “100 años de Berlanga y el reflejo de su cine en la España de la segunda mitad del siglo XX”
  • hitzaldia, Kepa Sojok emana. Ekainaren 1ean, 19:00etan
  • Zineforuma: “Esa pareja feliz” filmaren emanaldia. Ekainaren 3an, 18:30ean
  • Zineforuma: “Novio a la vista” filmaren emanaldia. Ekainaren 8an, 18:30ean
  • Zineforuma: “Los jueves, milagro” filmaren emanaldia. Ekainaren 10ean, 18:30ean.

Jarduera guztiak Kultura Etxeko areto nagusian egingo dira. Sarrera librea izango da edukiera bete arte. Argibide guztiak hemen aurkituko dituzu: https://web.araba.eus/eu/kultura-etxea/berlangamendeurrena.

Gainera, mediatekan interesgune bat aurki daiteke, zuzendari horren liburu eta film sorta baitago.

Kultura Kultura

Prentsa oharra

Jaitsi