Arabako Foru Aldundiak ordubete itzaliko ditu bihar argiak, "Planetaren Ordua" babesteko eta gizartea klima aldaketaren inguruan kontzientziatzeko - arabapress
Arabako Foru Aldundiak ordubete itzaliko ditu bihar argiak, "Planetaren Ordua" babesteko eta gizartea klima aldaketaren inguruan kontzientziatzeko
Itzalaldia 20:30etik 21:30era luzatuko da, eta Arabako Foru Aldundiak aurten ere bat egingo du WWFek (World Wildlife Fund), klima aldaketaren eta biodibertsitatearen galeraren aurkako munduko mugimendurik handienak, sustatutako kanpainarekin.

Vitoria-Gasteiz, 2021eko martxoaren 26a. Bihar, larunbata, 20:30etik 21:30era arte, Arabako Foru Aldundiak argiak itzaliko ditu Jauregian, Arte Ederren Museoan, Bibat Arkeologia eta Fournier Karta Museoan, Natura Zientzien Museoan eta Probintzia Plazako argiterian, WWFek sustatutako “Planetaren Ordua” dela eta.
"Planetaren Ordua" Sydneyn (Australia) sortu zen 2007an, mundua klima aldaketaren arazoaz kontzientziatzeko, eta dagoeneko ia 200 herrialdetako milaka hiriren atxikimendua jaso du.
2021 urte erabakigarria da klima aldaketaren eta naturaren babesaren aurkako borrokan: maiatzean, Kunmingen (Txina) Biodibertsitateari buruzko 15. Mundu mailako Gailurra egingo da (2020an atzeratu zena, pandemia dela eta), eta Klimari buruzko 2021eko Gailurra, azaroan, Glasgown (Ingalaterra).
Foru Aldundiak Arabako udalak eta, oro har, herritarrak animatzen ditu bat egin dezaten ekimenarekin, eraikin eta etxeetako argiak itzaliz, gure planeta eta bertako dibertsitatea defendatzearen alde eginez.