Gizarte Politikak | 2021 10 21

Foru aldundiak konpentsazio ekonomiko berriak eta zenbateko handiagoak sortu ditu premia bereziak dituzten adingabeak hartzen dituzten familientzat

Batez ere, adinagatik, desgaitasunagatik edo jokabide arazoengatik egoera bereziak dituzten haurren eta nerabeen harrera espezializatua indartzen da.

Arabako Foru Aldundiko Gizarte Politiken Sailak abian jarri du babesgabetasun larrian dauden adingabeak hartzen dituzten familientzako konpentsazio ekonomikoen "erreforma integrala" eta zenbatekoen igoera orokorra, babes figura hori, hau da, harrera, aukeratzen duten familien "baldintzak hobetzeko". "Familia testuinguruetan bizi diren adingabeen kopurua handitzea lehentasunezkotzat jotzen dugu, Araban nagusi den egoitza harreraren aurrean", laburbildu du Emilio Sola Gizarte Politiken Saileko diputatuak urrian indarrean sartu den araudi berriaren aurkezpenean.

Ana Belén Otero Gizarte Zerbitzuetako zuzendariarekin batera, foru diputatuak azpimarratu du "familia harrera espezializatuagatiko" konpentsazio berriak sortu direla, "premia edo egoera bereziak dituzten haur eta nerabeentzat, prestakuntza eta esperientzia profil jakin bat duen familia edo pertsona harreragile bat behar delako, eta hilean zenbateko handiagoak behar direlako". Berritasuna da harreran hartutako pertsona bakoitzeko hileko zenbateko finkoari beste zenbateko bat gehitzen zaiola, arreta emateko eskatzen den dedikazioaren araberakoa.

Gizarte Politikak

Prentsa oharra

Jaitsi