Garapen ekonomikoa eta inbertsioa | 2020 10 27

Foru Aldundiak 2021eko uztailera arte luzatu du kontrataziorako laguntza programa

Osasun krisialdiaren eta lan merkatuan dituen ondorioen luzapenaren aurrean.

Bereziki emakumeen eta 45 urtetik gorakoen arteko enplegua sustatzen du.

Vitoria-Gasteiz, 2020ko urriaren 27a.- Enplegu, Merkataritza eta Turismo Sustapenaren Sailak 2021eko uztailaren 31ra arte luzatu du kontrataziorako laguntza programaren indarraldia, Covid-19aren osasun krisialdia eta lan merkatuan dituen ondorioak luzatu direla egiaztatu ondoren. Programa honek milioi bat euroko aurrekontua dauka eta enpresei eta profesional autonomoei diruz laguntzen die 8.000 euroraino kontratazio berri bakoitzeko.

Garapen ekonomikoa eta inbertsioa Enplegu sustapena

Prentsa oharra

Jaitsi