Gizarte Zerbitzuak | 2020 11 19

Arabako Foru Aldundia familiak bilatzen ari da 0-6 urteko haurren urgentziazko harrerarako

Gasteiz, 2020ko azaroaren 19a. "Urgentziazko harrera lehen mailako premia da gure lurraldean”. Hala adierazi du gaur goizean Emilio Sola Gizarte Politiken Saileko foru diputatuak babesgabetasun egoeran dauden haur eta nerabeen harrera konpromisoa hartzen duten familiak aurkitzeko kanpaina baten aurkezpenean. Zehazki, Foru Aldundiko gizarte zorroaren titularrak urgentziazko modalitatea aipatu zuen, zeinaren bidez “saihesten ahalegintzen baita” neska-mutil horietako askok, bereziki haurtxoek, "beren bizitzako lehen hilabete edo urteetan egoitza harrerako baliabide batean bizi behar izatea".

Gizarte Zerbitzuak Gizarte Politikak Gizarte Politiken Saileko foru diputatua

Prentsa oharra

Jaitsi