Foru Aldundiak 600.000 euro baino gehiago bideratuko ditu turismo azpiegiturak modernizatzeko eta hobetzeko - arabapress
Foru Aldundiak 600.000 euro baino gehiago bideratuko ditu turismo azpiegiturak modernizatzeko eta hobetzeko
- A través subvenciones a entidades locales, empresas y asociaciones.
- Cristina González: “Estamos sentando las bases para que la actividad turística se recupere con rapidez e intensidad cuando se levante el estado de alarma y las restricciones de movilidad”.

Vitoria-Gasteiz, 2021eko martxoaren 25a. - Enplegu, Merkataritza eta Turismo Sailak 600.000 euro baino gehiago bideratuko ditu aurten toki erakundeen eta turismo sektoreko enpresen eta irabazi asmorik gabeko elkarteen artean Arabako turismo azpiegiturak modernizatu eta hobetuko dituzten inbertsio proiektuen garapena sustatzeko. Helburua da Araba sendotzea helmuga seguru, irisgarri eta kalitatezko gisa, baliabideak eta jarduerak dibertsifikatzea eta ekipamendua berritzea.
Cristina González bigarren diputatu nagusiorde eta Enplegu, Merkataritza eta Turismo Sustapenaren Saileko foru diputatuak turismo azpiegituretan inbertitzeko programa aurkeztu du gaur, eta azaldu duenez, estrategia integral baten zati da, eta estrategia horren helburua da "oinarriak ezartzea turismo jardueraren berreskurapena ahalik eta azkarrena eta biziena izateko, behin alarma egoera eta mugikortasun murrizketak amaituta".
Estrategia horren lehen ardatza martxoaren hasieran eskaintza turistikoa eta sustapena hobetzeko 800.000 eurotik gorako laguntza ekonomikoen lerroak dira, eta bigarren ardatza, berriz, "Gure azpiegitura turistikoak modernizatu eta hobetuko dituzten eta helmuga seguru eta kalitatezko gisa finkatuko gaituzten inbertsio proiektuak irmoki bultzatzea". Bigarren ardatz hori dirulaguntzen hiru deialditan zehazten da, 602.000 euroko zuzkidurarekin.
Foru diputatuak adierazi du: "Deialdi hauen bidez, Arabako turismo azpiegiturak berritu nahi ditugu, bikaintasunerantz aurrera egin nahi dugu eta bisitatzen gaituztenei zerbitzurik eta instalaziorik onenak eskaintzea sustatu nahi dugu. Era berean, urrats sendoak eman nahi ditugu helmuga seguru gisa sendotzeko eta irisgarritasunean erreferente izateko”.
Aurrekontu garrantzitsuena duen deialdia Arabako kuadrillei eta udalei zuzenduta dago eta 441.800 eurokoa da. Dirulaguntzen lerro horrek toki erakundeek bost arlotan gauzatzen dituzten inbertsio proiektuak finantzatzen ditu: segurtasuna eta babesa COVIDaren aurrean, irisgarritasuna, turismo jarduerak sortzeko eta dibertsifikatzeko aktibo finkoak, erromesentzako zerbitzuak hobetzea, eta bisitariak hartzeko instalazioak berritzea/handitzea.
Erromesei laguntzeko baliabideak
Cristina Gonzálezek azaldu duenez, diruz lagun daitezkeen inbertsio proiektuak "askotarikoak dira, eta honako hauek hartzen dituzte barne: manparak edo ate automatikoak instalatzea, arkitektura oztopoak kentzea, desgaitasuna duten pertsonei orientazioa eta zerbitzua emateko ekipamendua erostea, bizikletak edo ibilgailu elektrikoak erostea, begiratokietan eta beste puntu batzuetan turismo informazioko panelak jartzea, eta aldirietako aparkalekuak sortzea”.
"Donejakue Bidean eta Ignaziotar Bidean aterpetxeak hobetzea eta Ardoaren eta Arrainaren Ibilbideari eta Vasco-Navarroko bide berdeari lotutako baliabideak sortzea edo berritzea dira deialdi horren bidez lagunduko ditugun beste inbertsio proiektu batzuk", gaineratu du.
Dirulaguntzaren zenbatekoa inbertsioaren aurrekontuaren % 80 izango da, 47.000 euroko mugarekin kuadrillen kasuan eta 32.000 eurokoa udalen kasuan. Eskaerak aurkezteko epea apirilaren 1ean irekiko da, Arabako Lurralde Historikoko Aldizkari Ofizialean argitaratu ondoren, eta maiatzaren 7ko 14:00etan bukatuko da.
Bigarren eta hirugarren deialdiak turismo sektoreko enpresa txiki eta ertainentzat eta autonomoentzat dira, bai eta turismo jarduerak egiten dituzten irabazteko xederik gabeko elkarteentzat ere. Bi deialdiek 80.000 euroko aurrekontu zuzkidura dute, 160.000 euro guztira, eta diruz lagun daitezkeen hiru inbertsio mota partekatzen dituzte: segurtasuna eta babesa COVIDaren aurrean, irisgarritasuna, eta aktibo finkoak turismo jarduerak abian jartzeko eta dibertsifikatzeko.
Dirulaguntzaren zenbatekoa inbertsio kostuaren % 80 izango da irabazteko xederik gabeko elkarteen kasuan, eta inbertsio aurrekontuaren % 50 ETEen eta autonomoen kasuan, 8.000 eta 5.000 euroko mugarekin, hurrenez hurren. Bi deialdi horietarako eskabideak aurkezteko epea irekita dago, eta apirilaren 23an amaituko da, 14: 00etan.
Hiru deialdien oinarrietan lehentasuna ematen zaie COVIDaren aurkako segurtasuna eta babesa sustatzeko inbertsio proiektuei, izaera berritzaile nabarmena dutenei, eta Araban turismoa dibertsifikatzen eta desasoikatzen laguntzen dutenei.