Foru Aldundiak abuztutik aurrera parekatuko ditu laguntzaile pertsonalak kontratatzeko prestazioa eta egungo lanbide arteko gutxieneko soldata - arabapress
Foru Aldundiak abuztutik aurrera parekatuko ditu laguntzaile pertsonalak kontratatzeko prestazioa eta egungo lanbide arteko gutxieneko soldata
- LPPEaren zenbatekoak % 19 igoko dira batez beste.
- Emilio Sola foru diputatuak espero du 500 hartzailetara iristea urtearen amaieran.
- Neurria Etxean Bai programaren barruan dago, zeinaren helburua baita adinekoei etxean ahalik eta denbora gehien egoten laguntzea.
- "Multimedia-fitxategi bat dauka".

Vitoria-Gasteiz, 2021eko maiatzaren 28a. Arabako Foru Aldundiko Gizarte politiken Saila izapideak amaitzen ari da III. mailako mendekotasuna duten pertsonentzako LPPE laguntza pertsonalerako prestazio ekonomikoaren zenbatekoa egungo lanbide arteko gutxieneko soldatarekin parekatzeko. Laguntza hori laguntzaile pertsonalak kontratatzeko bideratuko da. Aurreikuspenen arabera, zenbatekoak abuztutik aurrera igoko dira.
Prestazio ekonomikoa egungo LAGSrekin parekatu arte hobetzeak %19ko batez besteko hazkundea dakar, eta igoera hori mendekotasunaren I. eta II. graduetan ere aplikatuko da. Igoera aplikatuko zaie une horretan laguntza jasotzen ari diren pertsonei zein jasotzaile berriei. LPPEaren hileko zenbatekoak, eurotan, honako hauek izango dira datorren abuztutik aurrera:
|
EGUNGO ZENBATEKOA |
GEHIKUNTZA |
ZENBATEKOA ABUZTUTIK AURRERA |
1. GRADUA |
335 |
+64 |
399 |
2. GRADUA |
489 |
+92,12 |
581,12 |
3. GRADUA |
798 |
+152,07 |
950,07 |
Gizarte politiken Saileko foru diputatuak azaldu duenez, LPPEa lanbide arteko gutxieneko soldatarekin parekatzea "Etxean Bai programako neurrietako bat da", zeina Foru Aldundia aurten martxan jartzen ari baita. “Haren helburua da adinekoei laguntzea ahalik eta denbora gehien jarrai dezaten beren ohiko eta familiako ingurunean, hala nahi badute, eta, aldi berean, enplegua sor dadin sustatzea zaintzen sektorean”.
Foru diputatuak azpimarratu du Arabako Foru Aldundiaren lehentasunetako bat dela "mendekotasuna duten pertsona gehiagok jaso ahal izatea LPPE prestazio ekonomikoa". Nahiz eta azken lau urteetan bikoiztu egin den hura jasotzen duten pertsonen kopurua, "helburua da hazkunde hori bizkortzea. Gaur egun, 366 pertsonak jasotzen du prestazio hau, eta Gizarte Politiken Sailak 500 jasotzailera iritsi nahi du urte amaieran ", ziurtatu du Emilio Solak.
Laguntza pertsonaleko prestazio ekonomiko hori da estaltzen laguntzeko laguntzaile pertsonal bat kontratatzeak eragindako gastuak. Laguntzaile pertsonala da pertsona bat, zeinak, mendekotasun egoeran dagoen pertsonaren zuzendaritzapean, hau da adineko pertsona baten zein desgaitasuna duen pertsona baten zuzendaritzapean, haren eguneroko bizitzako oinarrizko zeregin jakin batzuk egiten dituena, eta hari lagundu egiten diona enplegua, prestakuntza, aisia eta parte hartze soziala lortzen.
Prestazio horren helburua da bizimodu autonomoagoa sustatzea ohiko ingurunean, arreta pertsonalizatua eta integratzailea emateko mendekotasun egoeran dagoen pertsonari haren inguruabarren eta premien arabera, hari gizartean erabat integratzen lagunduz.