San Prudentzioren eta Estibalizko Andra Mariaren “oroimenezko” bost ekitaldi antolatu ditu Foru Aldundiak - arabapress
San Prudentzioren eta Estibalizko Andra Mariaren “oroimenezko” bost ekitaldi antolatu ditu Foru Aldundiak
Arabako jairik ezean Covid-19aren egoeragatik, eta herritarrei "tradizioa omentzeko" aukera emateko.



Vitoria-Gasteiz, 2021eko apirilaren 9a. Bigarren urtez jarraian eta Covid-19a dela eta, ez da "San Prudentzio eta Estibalizko Andra Mariaren jairik" izango. Hala ere, Arabako Foru Aldundiak bost ekitaldi antolatu nahi izan ditu "San Prudentzio eta Estibalizko Andra Mariaren tradizioa oroitzeko eta omentzeko", parte hartu ohi duten hainbat elkarte eta erakunderekin batera.
Ana del Val Kultura eta Kirol Saileko foru diputatuak gaur azaldu duenez, "iazko espiritu berarekin heldu nahi diegu data horiei, eta herritarrei aukera eskaini Arabako jai zirenak omentzeko, ez ospatzeko, arrazoi espiritual edo erlijiosoengatik, tradizioarekiko edo lurraldearekiko identitateagatik". Baina azpimarratu du “ez direla izango jaiak”. "Bizitzen jarraitzen dugun egoeraren ondorioz, ezin dugu jaiei buruz hitz egin, ezta ospakizunei edo jai deiei buruz ere; oso argi utzi nahi dugu hori eta guztion erantzukizuna eskatu".
Ekitaldiak antolatzen hauek parte hartu dute: Arabako Dantzarien Biltzarra, Gasteizko Danborradako Gastronomia Elkarteen Taldea, Gasteizko Udala, Santa Maria Katedrala Fundazioa, Gasteizko Elizbarrutia, Armentiako Administrazio Batzarra, Arabako kuadrillak eta Trebiñuko enklabeko udalak, artistak, kulturako teknikariak eta enpresa laguntzaileak, komunikabideak, fanfarreak, elkarte gastronomikoen taldea, kirol taldeak eta herri kolektiboak.
Oroimenezko ekitaldien egitaraua
Apirilak 22, osteguna
Ekitaldiei hasiera ematea
-
19:30-20:30: Santa Maria katedrala.
-
Ateak 19:00etan irekiko dira. Sarrera doan izango da, edukiera bete arte.
-
Maite Ruiz de Austriren eskutik.
-
“Alos Quartet” taldearen emanaldia, Amaia Elizaran dantzariarekin.
Apirilak 24, larunbata
Arabako kuadrillen erakustaldia
-
10:00-15:00: Probintzia plaza.
Apirilak 27, asteartea
A. Sanprudentzioetako erretreta tradizionala – Gasteizko Udalak antolatuta
-
19:00-20:00: Felix Petite (Ibaiondo) antzokia.
-
Musika eta dantza tradizionaleko ikuskizuna Udalaren Folklore Akademiaren eskutik, Indarra Dantza Taldearen lankidetzarekin.
-
Gonbidapen bidezko sarrera. Streaming bidez emango da. Laster hemen eskuragarri: www.entradium.com.
-
Argibide gehiago: Udaleko Komunikazio eta Kultura zerbitzuak.
B. Sanprudentzioetako erretreta tradizionala – Arabako Foru Aldundiak antolatuta
-
21:00 - 22:20 Iradier Arena
-
Ekitaldi berezia, ikuslerik gabe
-
Zuzenean edo media bidez eman ahalko da.
-
Streaming bidez emango da EITBko web orrian (beste web orri batzuetan lotu eta itsatsi ahalko da).
-
Erretretako joaldiak, Arabako leku enblematikoetan aurre-grabatuak,
-
eta laurdenetan, hauen emanaldiak:
-
Iñaki Palacios &The Gaels – “Baltik”.
-
Euskal dantzak, Arabako Dantzarien Biltzarraren eskutik.
-
Iñaki Palacios &The Gaels – “Baltik”.
-
Gasteizko danborradaren erakustaldia.
-
C. Danborrada balkoietan
-
22:15-22:45: Bozgorailuak jarriko dira alde zaharreko lau dorreetan eta hiriko beste eliza batzuetan; eta komunikabideen lankidetza izango da.
-
Arabako Foru Aldundiak antolatzen du Gasteizko Danborradako Gastronomia Elkarteen Taldearen lankidetzarekin.
Apirilak 28, asteazkena
“Araba” zortzikoa
-
9:00: Probintzia plaza.
-
Arabako Foru Aldundiko txistularien, tronpetarien eta atabalarien bandak “Araba” zortzikoa joko du.
-
Agintariak, herritarrik gabe.
Maiatzak 1, larunbata. 12:30 - 14:00
Arabako aurresku eta dantza solteko XXVIII. txapelketa
-
12:30-14:00: Iradier Arena.
-
Arabako Dantzarien Biltzarraren eskutik; sarreraz eta gonbitez arduratuko da.