Foru Aldundiak jardunaldi batean parte hartuko du, GJHek euskal politika publikoetan duten inplementazioa aztertzeko - arabapress
Foru Aldundiak jardunaldi batean parte hartuko du, GJHek euskal politika publikoetan duten inplementazioa aztertzeko
Lankidetzaren Euskal Agentziak eta Getxoko Udalak antolatu dute, eta EDLS-European Days of Local Solidary kanpainaren VI. edizioa da.
Lankidetzaren Euskal Agentziak eta Getxoko Udalak antolatu dute, eta EDLS-European Days of Local Solidary kanpainaren VI. edizioa da.

Arabako Foru Aldundiko Berdintasunaren eta Giza Eskubideen Zuzendaritzak jardunaldi batean parte hartuko du bihar, ostirala, hilak 19, Garapen Jasangarriko Helburuak, 2030 Agendan aurrera egiteko funtsezko elementu gisa, tokian toki nola inplementatu diren aztertzeko.
Lankidetzaren Euskal Agentziak eta Getxoko Udalak antolatu dute eta EDLS-European Days of Local Solidary kanpainaren VI. edizioa da Hezkuntza globalean eta nazioarteko lankidetzan aktiboki parte hartzen duten Europako hiri eta eskualdeen sareak sustatutako ekimena da, Europar Batasunaren laguntzarekin.
Erreferentziazko erakundeek eta pertsonek parte hartuko dute topaketa honetan, 2030 Agendaren inplementazioan, non ezagutzera emango baitira toki mailan garatzen ari diren estrategiak. Esperientziak partekatzeaz gain, topaketak etorkizuneko erronkei buruz eta hainbat jarduera abian jartzeak dakartzan aurrerapenei edo zailtasunei buruz hausnartzeko ere balioko du.
Foru Aldundiak mahai inguru batean parte hartuko du, GJHak ezartzeko lurralde estrategiak aztertzeko.