Foru Aldundiak Antoñanako karga nasako osagai bereziak zaharberrituko ditu - arabapress
Ingurumena
|
2020 12 02
Foru Aldundiak Antoñanako karga nasako osagai bereziak zaharberrituko ditu
Zurezko antzinako lau ate eta horien burdineria zaharberrituko dituzte eta lanek ia 20.000 euroko kostua izango dute

Gasteiz, 2020ko azaroaren 2a. Arabako Foru Aldundiaren Ingurumen Sailak Vasco-Navarro ibilbidean dagoen Antoñanako karga nasako elementu bereziak zaharberrituko ditu. Zehazki, zurezko antzinako lau ate eta horien burdineria zaharberrituko dituzte, jatorrizko eraikinean zeudenak eta interes historiko-kulturala dutenak. Aldundiak, guztira, 19.785 euro jarriko ditu zaharberritze lanak egiteko.
Ingurumena
Ingurumena

