Foru Aldundia RENFE eta Moveliarekin arituko da elkarlanean, Arabako erakargarri turistikoak sustatzeko - arabapress
Foru Aldundia RENFE eta Moveliarekin arituko da elkarlanean, Arabako erakargarri turistikoak sustatzeko
Akordio bana izenpetu ditu Nazioarteko Turismo Azokaren (FITUR) esparruan.


Vitoria-Gasteiz, 2022ko urtarrilaren 22a. Arabako Foru Aldundiko Enplegu, Merkataritza eta Turismo Sustapenaren eta Foru Administrazioaren Saila lankidetzan arituko da RENFE eta Moveliarekin, Espainian autobus txartelak Interneten bidez erosteko zentral nagusia dena, Araba helmuga turistiko gisa sustatu eta bertako erakargarriak zabaltzeko bi operadore horien erabiltzaileen artean.
Cristina González Calvar bigarren diputatu nagusiorde eta Enplegu, Merkataritza eta Turismo Sustapenaren Saileko foru diputatuak lankidetza hitzarmen bat sinatu du Nazioarteko Turismo Azokaren (FITUR) esparruan Sonia Araujo RENFEko Bidaiarien zuzendari nagusiarekin, batera sustatzeko trenbide operadorearen garraio zerbitzuak eta Araba negozioen turismo helmuga gisa.
Akordio horrek, besteak beste, jasotzen du ekitaldi, biltzar eta konbentzioak direla-eta RENFEk Arabara joateko txartelen prezioan beherapen bereziak egitea, baita treneko garraioa, ostatua eta aisialdiko eta kulturako jardueretarako txartelak barne hartzen dituzten opor paketeak sustatzea ere (Gasteizko eta Arabako ibilbideak, musika ekitaldiak, musika eta kirol ekitaldiak eta beste erakargarri turistiko batzuk).
Era berean, jasotzen du RENFEko publizitate euskarrietan (buru euskarriak, telebista pantailak, txartelak saltzeko makinak, etab.) Arabako turismo sustapeneko ekintzak gauzatzea.
Foru diputatuak bigarren akordio bat sinatu du Christian Pauwels Blasco Moveliako zuzendari nagusiarekin, autobus txartelak saltzeko lineako zentral nagusia jarri dela aprobetxatzeko helburuarekin, Arabako erakargarri turistikoak eta lurralde historikoan egingo diren kirol eta kultura ekitaldiak ezagutarazteko tresna gisa.

