Foru Aldundia | 2023 03 29

Arabako Foru Aldundiak EAEko 2021-2027 EGEF Programa abiarazteko ekitaldian parte hartu du

Programa horri esker, Euskadin 400 milioi euro baino gehiagoko inbertsioak egin ahal izango dira, Europar Batasunak % 40an kofinantzatuta

Vitoria-Gasteiz, 2023ko martxoaren 29a. Joan den martxoaren 15ean, Arabako Foru Aldundiak EAEko 2021-2027 EGEF Programa abiarazteko ekitaldian parte hartu zuen, eta bertan izan ziren Eusko Jaurlaritzako, Europako Batzordeko, Ogasun eta Funtzio Publikoko Ministerioko eta hiru foru-aldundietako ordezkariak.

Ekitaldian, Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako foru-aldundiek eta Eusko Jaurlaritzako Ekonomia eta Europako Funtsetako Sailburuordetzako lantaldeak programa horren plangintzan eta prestaketan egindako lana aitortu zen. Izan ere, programa hori Estatuko lehenengo hiruretako bat izan zen, eta Europako Batzordearen zerbitzuek onartu zuten. Horri esker, Eusko Jaurlaritzak eta foru-aldundiek 400 milioi euro baino gehiagoko inbertsioak egin ahal izango dituzte Euskadin, Europar Batasunak % 40an finantzatuta.

Foru Aldundia Ekonomia Garapena eta Jasangarritasunaren Saileko foru diputatua

Prentsa oharra

Jaitsi