Foru Aldundiak uzta biltzean suterik ez gertatzeko gomendio eta aholkuak jasotzen dituzten informazio liburuxkak bidali dizkio nekazaritza sektoreari - arabapress
Foru Aldundiak uzta biltzean suterik ez gertatzeko gomendio eta aholkuak jasotzen dituzten informazio liburuxkak bidali dizkio nekazaritza sektoreari
Argibide horiek araba.eus web orrian ere ikus daitezke

Gasteiz, 2022ko uztailaren 11. Arabako Foru Aldundia, Nekazaritza Sailaren bidez, mezu, gutun eta informazio liburuxkak masiboki bidaltzen ari da nekazaritza sektorera, uzta biltzean suterik ez gertatzeko prebentzio gomendioak eta aholkuak emateko.
Zenbait prebentzio neurri hartzeko gomendioak dira, batez ere zerealen sektorearentzat, egunotan uzta biltzen ari baitira; esate baterako, honako hauek:
-
Uzta biltzeko makina bakoitzak honako hauek izan behar ditu: hautsezko edo aparrezko itzalgailua, gutxienez 6 kg-koa; bizkarreko itzalgailua, gutxienez 15 litroz betea; eta sua jotzekoa.
-
Pertsona batek uzta biltzeko lanak zaindu behar ditu, makina daraman pertsonaz gain.
-
Halaber, gomendatzen da area duen traktore bat izatea, suaren balizko hedapena eteteko.
-
Aholkatzen da telefono mugikorra izatea, eta estaldura txarreko tokiak kontuan hartzea. Edozein gertakari edo sute gertatuz gero, berehala deitu beharko da 112ra.
-
Zoruan deskargagailuak jartzea ere gomendatzen da, makinen gainberotzea eta elektrizitate estatikoaren metatzea saihesteko.
-
Makinak aldian-aldian mantentzea, berrikustea eta garbitzea gomendatzen da, bereziki ihes hodia, txinpartak itzaltzekoak behar bezala funtziona dezan.
Era berean, gutunari erantsitako informazio liburuxkan zereala biltzeko lanak egiteko gomendioak ere azaltzen dira. Zehazki, honako hauek:
-
Lanak hastean, landutako lurzatiaren inguruan pasaldi bat egitea aholkatzen da.
-
Halaber, komeni da finkan egiten diren pasaldiak haizearen norabidearekiko perpendikularrean egitea, haizebetik hasita (haizea norantz doan, han).
-
Muturreko beroa egiten duenean, gomendatzen da jarduera etetea eguneko ordu beroenetan.
-
Lurzoru harritsu eta maldatsuetan, abiadura murriztu beharko litzateke, eta mozketa plataforma igo.
-
Eguneko ordurik beroenetan, uzta makinarekin bira egitean mozketa plataforma altxatzea gomendatzen da, harriekin marruskadurak saihesteko.
Suteak saihesteko prebentzio neurriak eta ahalik eta konturik handienarekin ibiltzeko aholkua bitarteko mekanikoen bidez egiten diren belar eta bazka bilketa eta siloratze lanetarako ere badira, eta arreta handiagoa jarri beharko da mendi edo baso eremuen alboan edo haietatik gertu dauden lurzatietan.
Argibide horiek Diputación Foral de Álava - En línea contigo (araba.eus) web orrian ere ikus daitezke.

