Foru Aldundia | 2023 07 07

Foru Aldundiak txingor-ekaitzak lurraldean eragindako ondorioak ebaluatzen ari da

Jasangarritasuna, Nekazaritza eta Natura Ingurunearen saileko teknikariak lehen ordutik ari dira prezipitazioek laboreetan, bideetan eta nekazaritza-azpiegituretan eragindako ondorioak aztertzen

Diputatu Nagusiak 12:30ean bisitatuko du Jungituko herria, kaltetutako hainbat nekazarirekin biltze aldera

Vitoria-Gasteiz, 2023ko uztailak 7. Arabako Foru Aldundia lehen ordutik ari da ebaluatzen atzo arratsaldean astindu zuen txingor-ekaitzak Arabako geografiako hainbat lekutan izan duen eragina. Jasangarritasuna, Nekazaritza eta Natura Ingurunearen saileko teknikariak hainbat toki-erakundetan ari dira lanean, prezipitazioek laboreetan, bideetan eta nekazaritza-azpiegituretan izan zuten eragina identifikatzeko, batez ere.

Lehen analisi batean, foru-erakundeak eraginak identifikatu ditu Gasteizen eta bertako kontzejuetan, baina neurri handiagoan edo txikiagoan Lautadako, Arabako Mendialdeko eta Añanako zenbait gunetan. Lurralde Orekaren diputatu Anartz Gorrotxategi, lurraldeko alkateen esku jarri da dagoeneko, euren beharrak ezagutzeko, baita Jasangarritasuna, Nekazaritza eta Natura Ingurunearen diputatu Amaia Barredo ere, Arabako nekazaritza-eragile nagusiekin harremanetan jartzeko txanda hasi duena.

Arabako Diputatu Nagusi Ramiro González bera 12:30ean joango da Lautadara, zehazki Jungitura, eskualdean kaltetutako zenbait nekazarirekin biltzeko eta kalteen lehen balantzea egiteko.

Putzuak errepideetan
Egoeraren inguruko lehen azterketa egin ondoren, ekaitzak ez du kalte aipagarririk eragin Foru Errepide Sarean. Hala ere, Mugikortasun Jasangarria eta Bide Azpiegituren saila azterketa sakonagoa egiten ari da gaur goizean, batez ere A1 eta Bastida inguruko zenbait errepidetan ur-putzuak sortu ondoren.

Ildo horretan aipatu, Arabako Foru Suhiltzaileek Arabako Errioxan izan zutela jarduera nagusia. Han, hainbat lokaletan ura xukatu behar izan zuten, eta kutxatiletan jardun. Gainera, Kanpezuko UCEISek Cabredora joan behar izan zuen, tximista batek zuhaitz baten kontra jo zuelako.

Foru Aldundia

Prentsa oharra

Jaitsi