Foru Aldundiak informazio panel berriak jarriko ditu lurraldeko Natura 2000 Sareko guneetan - arabapress
Foru Aldundiak informazio panel berriak jarriko ditu lurraldeko Natura 2000 Sareko guneetan
Lehendik daudenen osagarri izango dira, natura ingurune horien garrantzia ezagutarazteko eta ikusarazteko

Gasteiz, 2023ko otsailaren 17a. Foru aldundiak informazio panel berriak jarriko ditu lurraldeko Natura 2000 Sareko guneetan, lehendik daudenen osagarri, natura ingurune horien garrantzia ezagutarazteko eta ikusarazteko. Naturagune babestuak seinaleztatzea eta haien ekosistemei balioa ematea da haien kudeaketa planetan ezarritako esku hartzeetako bat. Horretarako, egokitzat jo da hiru kartel mota diseinatzea. Batek naturagunerako ongietorria jasoko du, beste batek espazioaren natura balioei buruzko informazio espezifikoa, eta, azkenik, beste bat errepidean jarriko da gunera errazago hurbiltzeko.
Esku hartzea gauzatuko da bisitari gehien dauden guneetan jarrita seinaleztapena, naturagune babestu bakoitzaren balioei buruzko eta hura kontserbatzeko egindako jarduketei buruzko informazioarekin. Hasteko, panelak jarriko dira Ebro ibaia KBEan, Valderejo-Sobron-Artzenako mendilerroa KBE/HBBEan eta Gorobel Mendilerroak KBE/HBBEan, kontzeju etxeetan edo gizarte intereseko beste edozein lekutan, Entziako KBEetan eta Guardiako aintziretan.
Foru erakundeak 17.908 euro inbertituko ditu proiektu estrategikoan, eta entregatzeko epea bost hilabetekoa da. Horri esker, epe ertainean Arabako 29 naturagune babestuak identifikatu ahal izateko lehentasunak ezagutu eta ezarri ahal izango dira; haietako 24 KBEak dira eta 5 HBBEak, hau da, Arabako azaleraren % 28,2 (84.772 hektarea).
Natura 2000 Sarea Europa zeharkatzen duen balio ekologiko handiko naturaguneen sare bat da, helburu komun bat duena: habitat eta espezie mota jakin batzuen babesa bermatzea, egoera onean, haien banaketa naturaleko eremuetan, haiek babesteko eta kontserbatzeko eremu berezien bidez; haietan, ez dugu ahaztu behar, gizakia ekosistemetako beste espezie bat bezala bizi da.