Micaela Portilla Eskolak 2025-2026 ikasturteko prestakuntza ibilbideetarako aurreinskripzioen epea ireki du - arabapress
Micaela Portilla Eskolak 2025-2026 ikasturteko prestakuntza ibilbideetarako aurreinskripzioen epea ireki du
Eskolak doako prestakuntza espezializatua eskaintzen die Lanbiden izena eman duten 16 urtetik gorako langabeei

Gasteiz, 2024ko uztailaren 1a. Añanako Kuadrillak sustatutako eta Arabako Foru Aldundiak, Vital Fundazioak eta Lanbidek diruz lagundutako Micaela Portilla Eskola izeneko prestakuntza zentroak 2025-2026 ikasturteko prestakuntza ibilbideetarako aurreinskripzioen epea ireki du.
Fontechan dago, eta doako prestakuntza espezializatua eskaintzen du Lanbiden izena emanda dauden 16 urtetik gorako langabeentzat. Helburua enplegagarritasuna hobetzea da, lan merkatuan eskari handia duten hiru sektoretako (igeltserotza, zurgintza eta basogintza) profesionaltasun ziurtagirien bidez:
Espezialitate bakoitzak ondoz ondoko bi ziurtagiri ditu: lehenengoa irailetik abendura bitartean, eta bigarrena urtarriletik uztailera bitartean. Prestakuntza teknikoaz gain, programak eduki osagarriak ere baditu, ikasleak lan munduan sartzeko prestatzen dituztenak:
• Funtsezko konpetentziak (Hizkuntza eta Matematika)
• Zeharkako gaitasunak
• Laneko arriskuen prebentzioa
• Orga jasotzailearen maneiua
• Aldamio muntaketa
• Enplegua aktiboki bilatzeko teknikak
Lan orientazioko zerbitzua ere eskaintzen da, bai eta prestakuntza amaitzean enpresetan praktikak egiteko aukera ere.
Ikasleek 9 euroko beka bat jaso dezakete bertaratutako egun bakoitzeko, bai eta doako garraioa ere Gasteiztik abiatuta (Langraiz Okan eta Ribabellosan geralekuak daude). DBH amaituta ez dutenentzat, prestakuntza ibilbidean zehar hura lortzeko aukera ematen du ikastetxeak.
Jada irekita dago aurreinskripzioa. Interesdunek deitu eta beren izen-abizenak eta harremanetarako zenbakia adierazi baino ez dute egin behar.
Telefonoak: 945 35 90 63 / 945 35 92 52
Informazio gehiago:
www.escuelamicaelaportilla.eus