Foru Aldundia | 2025 06 30

Fauna eta astronomia Arabako parke naturaletako jardueren agendako oinarria izango dira uda honetan

Lehenengo proposamena da bisita gidatua egitea Aizkorri-Aratzeko parke naturalean, uztailaren 6an, eremu babestu horretako anfibioak eta narrastiak ezagutzeko

Gasteiz, 2025eko ekainaren 30a. Astronomia eta fauna dira Arabako parke naturaletan uztaileko eta abuztuko asteburuetan eta jaiegunetan egin ahal izango diren jardueren gai nagusiak.

Aizkorri-Aratzeko parke naturalean, eremu babestu horretako anfibioak eta narrastiak ezagutzeko bisita gidatua egingo da uztailaren 6an. Jarduera hori parke naturalek Salburuko Hezeguneen Interpretazio Zentroarekin batera antolatzen duten agenda partekatuaren parte da, eta autobusez abiatuko da Ataritik, hainbat leku gune interesgarri bisitatzeko.

Hegaztiak ere protagonista izango dira Aizkorri-Aratzen, eraztuntze zientifikoko lantegi bat egingo baita, Araiako Parketxean, uztailaren 12an.

Hegazti zaleek beste aukera bat izango dute fauna talde horretaz gozatzeko bike birding jarduerekin, uztailaren 12an eta 19an, oraingoan Izkiko parke naturalean. Bizikleta elektrikoz egitekoa den bisita gidatua da, eta ibilbideak egingo dira parke naturalaren inguruan, beti prismatikoak aldean, gida aditu batekin. Bisita Antoñanako Vasco-Navarro Trenbideko Interpretazio Zentroan hasiko da.

Ezin dira falta urteko efemeride astronomiko garrantzitsuenetako batekin lotutako jarduerak, hala nola pertseidak edo Done Laurendiren malkoak behatzea. Aurten, jarduera hori Saturno eta Jupiter behatzearekin osa daiteke. Valderejon, abuztuaren 9rako dago programatuta jarduera, eta Izkin, abuztuaren 14rako.

Jarduera guztiak doakoak dira, eta parke naturalen web orrien bidez eman behar da izena:

-           Valderejoko parke naturala: valderejoparkea.eus/eu/

-           Izkiko parke naturala: izkiparkea.eus/eu/

-           Aizkorri-Aratzeko parke naturala: aizkorriaratzparkea.eus/eu/

Foru Aldundia Ingurumena Ekonomia Garapena eta Jasangarritasunaren Saileko foru diputatua

Prentsa oharra

Jaitsi