Kirola | 2025 03 21

B2-Bilarko Duatloiaren II. edizioa apirilaren 5ean egingo da

Triatlón CDA 42195.es elkarteak eta Euskadiko eta Arabako triatloi federazioek antolatu dute, eta Arabako Foru Aldundiaren, Bilarko Udalaren, Arabako Errioxako Kuadrillaren eta Vital Fundazioaren laguntza izan du

Gasteiz, 2025eko martxoaren 21a.  B2-Bilarko Duatloiaren bigarren edizioa datorren larunbatean, apirilak 5, egingo da. Proba (10 km oinez, 40 bizikletaz eta beste 5 oinez) 14:00etan irtengo da, eta 220 pertsonek parte hartuko dute.

 

Gasteizko Triatlón CDA 42195.es elkarteak, Arabako Triatloi Federazioak eta Euskadiko Triatloi Federazioak antolatu dute, eta Arabako Foru Aldundiaren, Bilarko Udalaren, Arabako Errioxako Kuadrillaren eta Vital Fundazioaren laguntza izan du, babesle nagusi gisa.

            Bigarren edizio honekin Arabako kirol egutegian finkatzen hasi den ekitaldia gaur aurkeztu dute Arabako Foru Aldundiko Kirol zuzendari Juanjo Rojok, Bilarko alkateorde Joana del Hoyok, antolatzaile Enneco Vianak eta Eneko Llinásek, eta babesle Ander Gainzarainek.

            Emakumeak 14:00etan aterako dira eta gizonak 14:10ean.

Bigarren edizio honetan hainbat berrikuntza egin dira, eta haietako nagusia igandetik larunbatera igaro da parte hartzaileek lurraldea eta, bereziki, Arabako Errioxa ezagutzeko aukera izan dezaten. Gainera, ardoaren korridorearen azoka bat egongo da, besteak beste. Izan ere, probaren filosofietako batzuk dira inguruko turismorako funtsezko eragilea izatea, ingurumen kontzientzia sortzea, eta abar.

Probak bere berezitasun handienari eutsi dio; hau da, San Roke upeltegi kooperatiba zeharkatzea (585 kota, korrika egin beharreko zatiaren bigarren sektorean), estatuan berezitasun hori duen proba bakarra da baita.

Probako datu guztiak, berrikuntzak eta filosofia dosierrean erantsi dira.

Argibide gehiago, hemen:

Kirola Foru Aldundia

Prentsa oharra

Jaitsi

Dossierra

Jaitsi