Kultura | 2025 03 24

Probintzia Plazan "Iruña Veleia, 3.000 urteko historia" erakusketa dago aire zabalean

Erakusketa 20 panelek osatzen dute, eta bere xedea da aztarnategiaren garrantzi historiko eta ondare izugarriaz kontzientziatzea

Gasteiz, 2025eko martxoaren 24a. Probintzia Plazan, gaurtik hasi eta apirilaren 4ra arte, "Iruña Veleia, 3.000 urteko historia" erakusketa izango da. Erakusketa horren bidez, aztarnategia lurraldeko hiriburura "hurbildu" nahi da, eta "pixka bat gehiago" zabaldu.

20 paneleko erakusketa apirilaren 4ra arte egongo da. Gaur inauguratu dute Inmaculada Sánchez Kultura zuzendariak, Javier Fernández Bordegarai Museo eta Arkeologia Zerbitzuko buruak eta saileko teknikariek.

Erakusketa horrekin batera, Iruña Veleia 2022-2025 biziberritzeko eta garatzeko proiektuaren barruan aztarnategia komunikatzeko eta zabaltzeko beste ekintza batzuk egingo dira, hala nola bisita gidatuen urteko programa (Aste Santutik irailera), informazio panelak berritzea, nortasun korporatiboa aldatzea edo Gida Arkeologikoa argitaratzea, besteak beste.

Sánchezen hitzetan, "zabalkundea eman ez ezik, aztarnategi ikusgarri horren garrantzi historiko eta ondare handiaz kontzientziatu ere egin nahi da. Izan ere, guztion lana da gure Historiako orri hauek gordetzea, eta, gure aldetik, hirigunetik bertatik, arabarrei eta bisitatzen gaituztenei gogoraraztea altxor bat dugula gure lurraldean, bisitatzea eta berriz bisitatzea merezi duena".

Kultura Foru Aldundia

Prentsa oharra

Jaitsi

Erakusketa ibiltari

Jaitsi