Ogasuna | 2025 07 15

Arabak 1.078 milioi eurotik gora bildu ditu urteko lehen seihilekoan

Dirusarrera fiskalak 2024ko ekitaldiko aldi berean lortutakoak baino 78 milioi gehiago dira

Vitoria-Gasteiz, 2025eko uztailaren 15. Foru ogasunaren dirubilketa 1.078,5 milioi eurora iritsi da ekainean, hau da, iazko ekainean baino % 7,8 (78 milioi) gehiago bildu da. 

Egia bada ere ekonomia ziurgabetasun aldi batean dagoela, hein handi batean Estatu Batuek muga zergak handitzeko egin duten mehatxuaren ondorioz, jarduera ekonomikoa ez bide da ahultzen.

Aipatu behar da industriak eta zerbitzuen sektoreak enplegua eskatzen jarraitzen dutela. Bestalde, langabezia tasa % 7 inguruan mantendu da urteko lehen hiruhilekoan. Horrako hori PFEZren lan atxikipenen gorakadan islatzen da.

Enpleguaren bilakaera onak berarekin ekarri du zuzeneko eta zeharkako zergen bilakaera ere ona izatea; izan ere, zerga horien zenbatekoak % 5,7 egin du gora azken urtean, eta, ondorioz, diru bilketak ere % 7,8ko egin du gora, guztira. 

Horren ondorioz, dirubilketa 78 milioi euro handitu da, eta 1.078,5 milioi eurora iritsi.

DIRUBILKETA, GUZTIRA (laburpena)

Bilketa metatuak, guztira, 1.078,5 milioi euro izan da; hau da, iaz sasoi honetan baino % 7,8 gehiago; alegia, 78 milioi euro gehiago. Igoera horretan, hein berean lagundu dute zuzeneko eta zeharkako zergek.

ZUZENEKO ZERGAK: 480,4 milioi euro (% 5,7)

PFEZa: 401,6 milioi % (6,8)

PFEZean, guztira, iaz baino 25,5 milioi euro gehiago bildu da, hots, % 6,8 gehiago.Lanaren eta lanbide jardueraren atxikipenen bidez bildutako zenbatekoa 521,6 milioi euro izan da, hau da, iazko ekitaldian baino 37,6 milioi euro (% 7,8) gehiago. Igoera hori enpleguaren bilakaera onaren ondorio da.

Igoera horri esker, aurtengo ekainera arte errenta kanpaina honetan gertatzen ari den itzulketa handiagoa konpentsatu daiteke; iaz baino 17,3 milioi euro gehiago itzuli da. Itzulketa handiago hori, neurri batean, kanpaina honetan aplikatu den % 2,5eko tarifaren deflazioak eragin du. 

SOZIETATEEN GAINEKO ZERGA: 54,8 milioi (% 4,1)

Iazko ekitaldian baino 2,1 milioi euro baino gehiago bildu dira, 54,8 milioi euro guztira; hau da, % 4,1 gehiago. 

ZEHARKAKO ZERGAK: 511,0 milioi euro (% 5,7)

Zerga horien bi kontzeptu nagusien bilakaera desberdina izan bada ere, bilakaera positiboa izan da, bildutako zenbatekoa % 5,7 hazi baita.

Kontzeptuka, BEZak % 0,5eko jaitsiera arina izan du, eta Hidrokarburoen gaineko zergak, berriz, % 19ko igoera nabarmena.

BEZa: 332,3 milioi euro (–% 0,5)

BEZa dela-eta 332,3 milioi euro bildu dira guztira, eta bilketa % 0,5 murriztu da, hau da, aurreko urteko aldi berean baino 1,5 milioi gutxiago.


HIDROKARBUROAK: 112,4 milioi euro (% 19)

Zerga horrek, balio erantsiaren gaineko zergak ez bezala, % 19 gorakada izan du, hau da, aurreko urteko ekitaldian baino 17,9 milioi gehiago bildu dira.

Ogasuna Ogasuna, Finantzak eta Aurrekontuak Ogasun, Finantza eta Aurrekontu Saileko foru diputatua

Prentsa oharra

Jaitsi