Kultura | 2022 04 05

Museoen Foru Sareak Aste Santuko programazio berezia abiarazi du

Apirilaren 14tik 23ra, doako eta sarrera libreko bisita gidatuak, bisitak familian eta tailerrak izango dira edukiera bete arte, tailerretan izan ezik, horietan izena eman behar baita

Vitoria-Gasteiz, 2022ko apirilaren 5a. Museoen foru sareak Aste Santuko programazio berezia abiaraziko du, eta, apirilaren 14tik 23ra, bisita gidatuak eta bisitak familian egin ahal izango dira.

Guztira, 12 jarduera izango dira, apirilaren 14tik 23ra bitartean. Guztiak doakoak izango dira, eta sarrera librea izango dute edukiera bete arte, tailerretan izan ezik, horietan izena eman behar baita.

Ana del Val Kultura eta Kiroleko foru diputatuaren aburuz, Aste Santuan, turista asko etortzen dira bisitan gure museoetara, baina, era berean, bertokoentzat ere aitzakia ezin hobea da gure museoetara berriro etortzeko, askotariko jarduerak izaten baitira, hala nola dinosaurio eta meteoritoak, arkeologiaren historia, pintura, historian zehar izandako karta jokoak edo Japoniako tinta edo origami tailerrak. Hori dela eta, haietakoren bat egitera animatzen ditut herritarrak".

Programazioa diptikoan erantsi da.

Kultura Kultura Kultura eta Kirol Saileko foru diputatua

Ana del Valen adierazpenak

Prentsa oharra

Jaitsi

Ekintzen programa

Jaitsi