Museoen Foru Sareak Aste Santuko programazio berezia abiaraziko du - arabapress
Museoen Foru Sareak Aste Santuko programazio berezia abiaraziko du
Bisita gidatuak eta bisitak familian apirilaren 6tik 9ra, eta 11 jarduera herritar ororentzat
Gainera, kartel berriak jarri dira Iruña Veleiako aztarnategian





Gasteiz, 2023ko apirilaren 28a. Museoen Foru Sareak Aste Santuko programazio berezia abiaraziko du, eta bisita gidatuak eta familian egiteko bisitak eskainiko ditu apirilaren 6tik 9ra.
11 jarduera izango dira guztira. Denak doakoak izango dira; ez da aurrez izenik eman behar, baina toki kopurua mugatua da, aretoaren edukiera bete arte.
Ana del Val Kultura eta Kirol Saileko diputatuak honako hau adierazi du: “Aste Santuan, turista asko etortzen dira bisitan gure museoetara, baina, era berean, bertokoentzat ere aitzakia ezin hobea da gure museoetara berriro etortzeko, askotariko jarduerak izaten baitira. Hori dela eta, haietakoren bat egitera animatzen ditut herritarrak”.
Programazioa diptikoan erantsi da.
Kartel berriak Iruña Veleian
Bestalde, Museo eta Arkeologia Zerbitzuak Iruña Veleiako kartelak berritu ditu. Diseinu askoz modernoagoa dute, eta historiaren azalpen sakonagoak jarri dira.
Hitzaldia BIBATen
Azkenik, gogorarazi behar da bihar, asteazkena, “Alpinist54. Chema Agustínen marrazkiak” izeneko erakusketa aurkeztuko zaiela komunikabideei BIBAT museoan, goizean. Hori dela eta, 19:00etan jendaurreko hitzaldi bat eskainiko da, eta Chema Agustínek ez ezik, Sebastián Álvarok eta Eva Martosek ere parte hartuko dute.