Kultura | 2025 03 31

Museoen Foru Sareak Aste Santuko programazio berezia abiaraziko du, Iruña Veleia eta Kexaako Monumentu Multzoa barnean hartuta

  • Bisita gidatuak eta bisitak familian apirilaren 17tik 27ra; 11 jarduera herritar ororentzat museoetan eta aztarnategian
  • Monumentu multzoa bisitatzeko erreserba egin behar da, eta maiatzeko zubira arte egin ahal izango dira bisitak, zubian ere bai

Gasteiz, 2025eko martxoaren 31.  Museoen Foru Sareak Aste Santuko programazio berezia abiaraziko du, eta bisita gidatuak eta familian egiteko bisitak eskainiko ditu apirilaren 17tik 27ra. 

11 jarduera izango dira guztira. Denak doakoak izango dira; ez da aurrez izenik eman behar, baina toki kopurua mugatua da, aretoaren edukiera bete arte. 

Gainera, Kexaako Monumentu Multzoak berriz ere ateak irekiko dizkie herritarrei apirilaren 17tik 21era, apirilaren 26 eta 27an eta maiatzaren 1etik 4ra. 

Monumentu multzoa bisitatzeko, erreserba egin behar da 945.101.070 telefonoan edo reservas@kalearte.com helbidean. 

Ana del Val Kultura eta Kirol Saileko diputatuak honako hau adierazi du: “Aste Santuan, turista asko etortzen dira bisitan gure museoetara, baina, era berean, bertokoentzat ere aitzakia ezin hobea da gure museoetara berriro etortzeko, askotariko jarduerak izaten baitira. Hori dela eta, haietakoren bat egitera animatzen ditut herritarrak”.

Programazioa diptikoan erantsi da. 

Kultura Foru Aldundia

Prentsa oharra

Jaitsi

Diptikoa

Jaitsi