Museoen Foru Sareak abian jarri du bere Hezkuntza Programaren ikasturte berria - arabapress
Museoen Foru Sareak abian jarri du bere Hezkuntza Programaren ikasturte berria
12 modalitate baino gehiago dira, ikasleei eta irakasleei zein publiko guztiei zuzenduak, eta, aurreko urteetan bezala, 16.000 pertsonak baino gehiagok parte hartzea aurreikusten da

Gasteiz, 2002ko irailaren 13a. Museoen Foru Sareak abian jarri du bere Hezkuntza Programaren 2022-2023 ikasturte berria.
Ana del Val Kultura eta Kiroleko foru diputatuaren iritziz, ikasturte honetan, proposamen berriak jarriko ditugu abian, ikasleei eta irakasleei baliabide didaktikoa eskaintzeko, eta publiko orokorrari eta familiei zuzendutako programa publikoetan museoen eta gizartearen arteko zubi-lana egiteko.
Proposatutako jarduera guztiak euskaraz eta gaztelaniaz eskainiko dira. Bi modalitate handitan antolatuta daude.
Ikasle eta irakasleentzat:
- Bisita / lantegia
- Bisita interaktiboa
- Bisita gidatua
- Bisita konbinatuak
- Hezkuntza berezia
- Prestakuntza bisitak
Herritarrentzako programak
- Bisita gidatua
- Bisita konbinatuak
- Bisitak familian
- Ospatu zure urtebetetzea
- Udalekuak
- Gabonak museoetan
Plazak eskariaren araberakoak dira, eta, beraz, zaila da aurten zenbat plaza egongo diren kalkulatzea, baina aurreko ikasturtearen antzeko kopurua izatea aurreikusten da. Kontuan izan behar da 20-25 laguneko taldeak eskaintzen direla, eta ia egunero osatzen direla.
Zehazki, 2021-2022 ikasturtean 16.428 pertsonak parte hartu zuten Museoen Foru Sareak ikastetxe, unibertsitate eta helduen taldeentzat eskaintzen dituen bisita eta lantegietan. Guztira, 669 talde daude; horietatik 558k euskara aukeratu zuten hizkuntza gisa, eta gainerako 211k gaztelania. Bestalde, 612 talde Arabakoak ziren, 20 Euskadiko gainerako probintzietakoak eta 37 Euskaditik kanpokoak.
Argibide gehiago: https://web.araba.eus/eu/hezkuntza-museoak. Zalantzak argitzeko: educaciónmuseosyarqueologia@araba.eus.

