A-1 errepideko zorua berritzearen ondorioz "bypass" bat egin beharko da bihar, asteazkena, Lopida parean - arabapress
A-1 errepideko zorua berritzearen ondorioz "bypass" bat egin beharko da bihar, asteazkena, Lopida parean

Gasteiz, 2023ko urriaren 24a. Arabako Foru Aldundiko Mugikortasun Jasangarriaren eta Bide Azpiegituren Sailak Lopida parean A-1 autobiaren bi kilometroko tartean bide zorua berritzeko lanak egingo ditu bihar, urriaren 25ean, asteazkenarekin. Lan horiek egitearen ondorioz, Burgos/Madril noranzkoko galtzadan zirkulazioa eten beharko da, eta "bypass" bat egin kontrako galtzadan, bi noranzkoetako zirkulazioari eusteko.
Asfaltatze lanak 07:30etik 21:00etara bitartean egingo dira, A-1eko 348+800 eta 350+870 kilometro puntuen artean, eta behar bezala seinaleztatuta egongo dira, bai eta bypassa ere. Arabako errepide sarearen tarte horretan dagoen erregai zerbitzugunea itxita egongo da egun horretan.
A-1 autobiaren tarte horretako errodadura geruza berritzea 2023ko Bide Zoruen Planean programatutako jardueretako bat da, eta Errepideen Foru Sarearen segurtasuna bermatzeko eta egoera onean mantentzeko egingo da.