Foru Aldundia | 2022 07 20

Fontechako dorreak omenaldia egingo dio Micaela Portillari bere jaiotzaren mendeurrena ospatzeko

Efemeridearen egun berean izango da, bere izena daraman lantegi eskolan, 11:30etik 14:00etara

Gasteiz, 2022ko uztailaren 20a. Micaela Portilla Lantegi Eskolaren egoitzan, Orgazko konde-kondesen dorre jauregia, Fontechan, izango da Micaela Portillaren omenezko ekitaldia, haren jaiotzaren mendeurrenaren egunean, 2022ko uztailaren 30ean. Ekitaldia 11:00etatik 14:00etara egingo da.

"Micaela Portilla Arabako historialari, ikerlari eta dibulgatzaile handia izan zen, jakintzarekin konprometitua, eta kristalezko sabaiak hautsi zituen emakumeok kristalezko sabaiak apurtzen genituela berria ere ez zen garaian. Beraz, haren figurari esker ona adierazteko omenaldi txiki honek, zeina ez baita bakarra izango, zentzu osoa du Fontechako dorrean kokatuta dagoen ikastegi horretan egitea", adierazi du Ana del Valek.

Programa

  • 11:00etan, oroipen plaka bat aurkeztuko da dorrearen aurrean, aparkalekuko lorategian.

  • 11:30ean, Micaela Portillaren figurari buruzko elkarrizketa, logian, José María Ballester, Ana Rosa López Adán eta Susana Aréchagaren eskutik.

  • 12:30ean musika emanaldi bat izango da Erabai Trioren eskutik: Andoni Brea (oboea), Iñigo Alonso (klarinetea) eta Elena Romo (fagota).

Sarrera doan izango da, edukiera bete arte.

Foru Aldundia Kultura

Homenaje Micaela Portilla

Prentsa oharra

Jaitsi