Foru Aldundia | 2025 04 26

Erretreta eta danborrada tradizionalak urteurren berezia ospatuko dute, programazio berritzailearekin

  • 50. urteurrena dela eta, Danborradako Sozietateen Elkarteak bi ibilbide egingo ditu
  • Erretretaren urteurrena ere bada, 100 urte bete baitira Probintzia plazan lehen aldiz jo zenetik

Gasteiz, 2025eko apirilaren 26a. Apirilaren 27ko jardunaldia, San Prudentzio jaien egun handiaren bezpera, ekitaldiz gainezka dator. Apirilaren 27an, goizean goizetik, hainbat jai animazio izango dira. Probintzia plazan, III. Gasteizko Dantza Txapelketa 12:30ean hasiko da, Danborradako Sozietateen Elkarteak antolatuta. 12:30etik 14:30era bitartean kale animazioa egongo da alde zaharreko kaleetan.

50. urteurrena dela eta, Danborradako Sozietateen Elkarteak bi ibilbide egingo ditu
19:00etan: Otxanda andrearen dorrea, Jesusen Zerbitzariak, Diputazioa eta Plaza Berria.
20:10ean: Plaza berria, Dato, San Prudentzio, San Antonio, Legebiltzarra, Florida pasealekua, Canciller Ayala hotela.

20:00etan erretreta joko dute plaza berrian, udaletxeko balkoitik, Udal Folklore Akademiaren parte hartzearekin.
Ondoren, San Prudentzioko erretreta joko dute Probintzia plazan, Arabako Foru Aldundiko eta Gasteizko Udaleko tronpetari eta atabalarien eskutik, eta plaza horretan erretreta jotzen ehun urte daramatzatela ospatuko dute.

Erretreta jotzeen artean, emanaldi hauek ikusi ahal izango ditugu:
-    Arabako Gazte Abesbatza, Basilio Astúlez zuzendari duena.
-    Down Araba-Isabel Orbe elkartearen dantza sortzailea - TAE ikasleen emanaldia.
-    Iñaki Palacios, dantzariekin batera.

Erretreta amaitzean, 22:00etan, ikuskizun piromusikala, Pirotecnia Valecearen eskutik.

23:30ean, sozietate gastronomiko parte hartzaileak Probintzia plazan bilduko dira, Gasteizko alde zaharreko eta erdialdeko kaleetan zehar desfilatzeko..

Musika amaiera Joselu Anaiak taldeak jarriko du Arka plazan 00:30etik aurrera.

Foru Aldundia Kultura

Prentsa oharra

Jaitsi