Kultura | 2021 10 27

Aurrera doaz Mantible zubiaren Arabako aldeko esku hartzeak

Urte hasieran Logroñoko Udalarekin sortutako koordinazio mahaian adostutako jarduketak dira, eta, horiek gauzatzeko, 33.000 euroko inbertsioa egin da 2021ean.

Vitoria-Gasteiz, 2021eko urriaren 27a.  2021. urtearen hasieran, koordinazio mahaia sortu zuen Kultura eta Kirol Sailak Logroñoko Udalarekin batera, Mantible zubiaren oraina eta etorkizuna jorratzeko, kontserbazioari, ikusgarritasunari eta ondare multzoaren erabilgarritasunari dagokienez, eta mahai horretan hartutako konpromisoak betetzera bideratutako lanak erritmo onean gauzatzen ari dira.

Historia eta Arkitektura Ondarearen Zerbitzuak bi konpromiso hartu zituen. Lehenik eta behin, Mantibleko zubiaren Arabako zatian beharrezkoak diren esku hartzeak gauzatzeko proiektua idazteko konpromisoa: irailean jaso zuen Vault Zafra SLPk idatzi duen eta 17.605,50 euro kostatu den “Assako Mantible zubiaren egitura sendotzeko esku hartzeko proiektua”.  Azterlan horretan, gauzatze proiektuan egituraren analisia egin da (patologien analisia, analisi geometrikoa eta tentsioen analisia, besteak beste), eta arkitekturaren arloan zein zaharberritze jarduketa egin behar diren zehaztu da, eta saila horiek aztertzen ari da orain.

Bigarrenik, babes eremua zehaztu eta ingurunea aztertu da, hirigintza, kultura eta ingurumen baldintza guztiak zehatz-mehatz zein diren jakiteko. Hil honetan bertan, Atalaya Territorio SLk 2.420 euroko kostua izan duen “Mantibleko zubia babesteko eremua mugatzeko azterlana” entregatu du. Lanak, dauden baldintza sektorialak aztertzeaz gain, kultura ondasuna babesteko eremua mugatzen du, Euskal Kultura Ondareari buruzko 6/2019 Legearen 49. artikuluan zehaztutakoaren arabera.

Hirugarrenik, Museo eta Arkeologia Zerbitzuak zubiaren azterketa arkeologikoa egiteko 12.938,27 euroko inbertsioa egin du; azterlan hori Qark Arqueología SL enpresak egin du. Lan horiek Ebroko Konfederazio Hidrografikoak emandako baimen guztiak jaso dituzte eta berriki hasi dira. Horien emaitzak oraindik zehaztu gabe dauden arren, dagoeneko agertzen ari dira kontserbatu gabeko zubiaren bitarteko euskarrien oinarriak (teknikoki “pilak”). Oinplano pentagonala edo laukizuzena dute, eta alde labur zorrotz bat, korrontearen alderantz orientatuta dagoena, urarekiko oposizioa txikiagoa izan dadin (zubi bularra). Zutik dirauen zubiaren zatiaren eraikuntza eredua errepikatzen dute, logikoa denez.

Foru Aldundiko Kultura eta Kirol Sailak, 2021ean, 32963,77 euro inbertitu ditu guztira proiektu honetan.

Kultura Kultura Kultura eta Kirol Saileko foru diputatua

Ana del Valen adierazpenak

Prentsa oharra

Jaitsi