Foru Aldundia | 2022 04 12

Miñaogutxiko zeharbidea hobetzeko obrak direla eta, A-3604 errepidea trafikoari itxi beharko zaio apirilaren 19tik uztailaren 1era bitartean

Galtzada handitzeko, zorua berritzeko eta drainatze berriak egiteko

Gasteiz, 2022ko apirilaren 12a.- Gidarien eta oinezkoen segurtasuna hobetzeko Miñaogutxiko zeharbideko obrak direla-eta, A-3604 errepidea trafikoari itxiko zaio herri horretan apirilaren 19tik uztailaren 1era bitartean. Mozte hori ezinbestekoa da galtzada handitzeko, zorua berritzeko eta drainatze berriak egiteko, gidarien eta langileen segurtasuna kaltetu gabe.

Arabako Parke Teknologikorako sarbidea beti egongo da eskuragarri N-240 errepidetik Miñaoko lotunetik, eta herrigune, ustiategi eta finketarako sarbidea, berriz, igarotzeko baldintza egokiekin bermatzen da A-3604 errepidetik Etxabarri Dibiñatik 14 kilometro punturaino eta N-240 errepidetik 14,625 kilometro punturaino, baita lehendik dauden landa bideen bitartez ere.

N-622 eta N-240 errepideen arteko lotura ibilbide alternatibo hauen bidez bermatzen da: N-622 errepidetik Ihurreko lotuneraino eta A-1 autobiatik Gamarrako lotuneraino; eta N-622 errepidetik Etxabarri Dibiñako lotuneraino eta AP-1 autobidetik Lukuko lotuneraino.

Obraren enpresa esleipendunak behar bezala markatuko du errepidea moztuta dagoela.

Bide Azpiegituren eta Mugikortasunaren Sailak A-3604 errepidea moztearen eta bide alternatiboen berri eman die Arabako Parke Teknologikoari; Gasteiz, Zigoitia eta Arratzua-Ubarrundiako udalei; Miñaogutxi, Ziriano, Mendarozketa eta Etxabarri Dibiñako administrazio batzordeei; Errepideak Kontrolatzeko Zentroari, Babes Zibileko Zerbitzuari eta Miñoiei; eta Arabako Trafiko Burutzari.

Arabako Foru Aldundiko Bide Azpiegituren eta Mugikortasunaren Saila Miñaogutxiko zeharbidea egokitzeko eta hobetzeko proiektua gauzatzen ari da azken hilabeteetan, haren segurtasuna hobetzeko xedearekin, galtzada zabalduz eta espaloiak jarriz. Proiektu horri lotutako inbertsio ekonomikoa milioi bat eurotik gorakoa da.

Esku hartze hori A-3604 errepidearen 640 metroko tarte batean egingo da, Miñaogutxi parean, eta xedea da 6,00 metroko zabalerako galtzada bat (3 metroko 2 errei), metro erdiko bi bazterbide eta hiriguneko tartean alboetako bi espaloi egitea. Halaber, saneamenduaren, elektrizitatearen eta beste zerbitzu batzuen sarea berritzeko jarduketa osagarriak jasotzen ditu.

 

Foru Aldundia Bide azpiegiturak

Prentsa oharra

Jaitsi

Saihesbideak

Jaitsi