Foru Administrazioa | 2021 10 29

Arabako landa eremuko pertsonek mugikorren aplikazio erabilgarrienetako batzuk erabiltzen ikasi ahal izango dute

Arabako Foru Aldundiak, Vital Fundazioak, Kutxabankek eta Secotek tailer praktikoak antolatu dituzte lurraldeko 16 herritan, 55 urtetik gorako bizilagunak Whatsapp, Osakidetza edo Bizum bezalako aplikazioekin ohitu daitezen.

Arabako Foru Aldundiak, Vital Fundazioak, Kutxabankek eta Secotek prestakuntza-tailer praktikoak antolatu dituzte datozen hilabeteetarako, Arabako toki-erakundeetako bizilagunak beren gailu elektronikoen aplikazio erabilienetako eta erabilgarrienetako batzuetara ohitu daitezen. Kontua da lurraldeko eremu batzuen eta besteen artean dagoen eten digitalarekin amaitzea, adinaren arabera are handiagoa dena.

Digitalizazioak gero eta gehiago hartzen ditu bizitza ekonomiko eta sozialaren alderdi guztiak,
eta harremanak aldatzen ari dira enpresen eta administrazioen artean bezero eta erabiltzaileekin. Ez da prozesu berria, baina agerian geratu da pandemian zehar eta distantzia sozial eta fisikoko neurrien ondorioz. Egoera berrira egokitzea desberdina izan da, mundu digital berrian, interneten, sare sozialetan eta beste eremu batzuetan barrena gidatzeko beharrezkoak diren gailu, tresna, aplikazio eta abarrekin pertsonek duten ezagutzaren arabera

Foru Administrazioa

Prentsa oharra

Jaitsi