Martiodako erlikiak Sketchfaben egongo dira, 3Dko ereduetan - arabapress
Martiodako erlikiak Sketchfaben egongo dira, 3Dko ereduetan
Mota horretako teknologia digitalak laguntza handia dira ondare elementuak kontserbatzeko, dokumentatzeko, monitorizatzeko eta zabaltzeko.

Gasteiz, 2023ko otsailaren 21a. Martiodako erlikiak Arabako Foru Aldundiak sei urtez aztertu, kontserbatu eta haietan esku hartu ondoren zaharberritutako “altxorra” dira, eta Skethfaben egongo dira, hiru dimentsioko ereduetan, formatu irekian eta edozein argitalpenetan estekatzeko moduan.
Oraingoz, irudietako bat dago han, beharbada erakusketako ikonikoena izan daitekeena: Tebastar legioko santu martiriaren burezur erlikia, Martiodako Done Joan Ebanjelariaren parrokia elizatik etorria. XVII. mendearen bigarren laurdenekoa da, eta 1210,9 g-ko pisua eta neurri hauek ditu: 28 x 25 x 61 cm.
Argitalpenak garezurrari buruzko hogei bat argibide zehatzen xehetasunak biltzen ditu, multzoaren ikuspegian oharkabean pasa daitezkeen materialak, deskribapen teknikoa eta xehetasunak ezagutzen laguntzen dutenak. Informazio emari handiena dakarten erlikiak plataformara igotzen joatea da asmoa.
“Teknologia digitalak laguntza handia dira gure ondareko elementuak kontserbatzeko, dokumentatzeko, monitorizatzeko eta zabaltzeko”, adierazi du Ana del Valek.
2021eko maiatzaren 28tik pasaden azarora arte aldi baterako ikusgai egon ziren Martiodako erlikiak ez daude jendaurrean gaur egun, Foru Aldundiko Museo eta Arkeologia Zerbitzua multzoaren erakusketa sistema berri batean lanean ari baita, modu iraunkorrean kokatzeko. “Horregatik, haiek ikusteko aukerarik ez dugunez, 3D hau dugu, hegaldi birtual batekin, askoz ere modu interaktiboagoan ikusten laguntzen diguna, eta xehetasun handiz”, esan du Del Valek, amaitzeko.
Argibide gehiago
Esteka: Sketchfab: https://bit.ly/3KqADp2
Martiodako erlikien erakusketari buruzko prentsa oharra: https://bit.ly/3Ik1sbH.
Martiodako erlikia multzoaren zaharberritzeari buruzko hitzaldi zikloa