Kirola | 2021 09 21

Arabara heldu da Gasteizko Duatloiaren I. edizioa

Urriaren 10ean egingo da eta 5 km-ko oinezko lasterketa 20 km-ko bizikletaz eta berriz ere 2,5 km oinez izango ditu, irteera eta helmuga Salburuan izanik.

Vitoria-Gasteiz, 2021eko irailaren 16a.  Gasteizko Duatloiaren I. edizioa urriaren 10ean egingo da eta irteera eta helmuga Gasteizko Salburua auzoan izango ditu.

Horregatik aurkeztu dute gaur Ana del Val Kultura eta Kiroleko foru diputatuak, Livia López Kirol eta Osasun Publikoko zinegotziak, Axier Urresti Vital Fundazioko zuzendari exekutiboak, Mikel García La Blanca klubeko lehendakariak, Ander Pérez LEA La Blanca triatloiaren zuzendari teknikoak eta Urko Herran triatletak.

Proba sprint distantziako Arabako txapelketa izango da, hau da, 5 km-ko oinezko lasterketa, 20 km-ko bizikletaz eta 2,5 oinez, eta Salburua auzoan egingo da, Buesa Arenako kupulatik abiatuta lasterketaren lehenengo sektorea osatzeko, 2,5 kilometroko  zirkuitu batean bi itzuli eginez.

Bizikletazko zatia 6 kilometro pasako hiri zirkuitu batean egingo da eta triatletek hiru itzuli eman beharko dizkiote, Zurbaoko Atetik, Hezeguneetako Ibilbidetik eta Betoñoko industrialdetik igaroz.

Herri triatletek 2,5 km-ko oinezko lasterketa egin beharko dute (zirkuituko itzuli bat), 13,4 km-ko bizikletaz (zirkuituko 2 itzuli) eta 2,5 km-ko oinezko lasterketa (zirkuituko itzuli bat).

Guztira 250 federatuk eta ia 10 herri kirolarik hartuko dute parte igurikimen handia sortu duen ekitaldi horretan. Covid segurtasun protokolo guztiak betez egingo da.

Herri kirolarien irteera 10:00etan izango da. Federatuak berriz, bi ordu geroago abiatuko dira, 12:00etan alegia. Box zona kupularen azpian kokatuta egongo da, eta parte-hartzaileek eta pertsona akreditatuek bakarrik izango dute hartara sartzea. 14:00etan amaitzea aurreikusita dago.

Federatu mailako sariak, emakume nahiz gizonentzako, hauek izango dira:

  • 1.a 300 euro

  • 2.a 200 euro

  • 3.a 100 euro

  • 4.a 50 euro

  • 5.a 50 euro

6. postutik 10.eraino, 2022rako izena ematea dohainik izango da.

Kirola Kirola Kultura eta Kirol Saileko foru diputatua

Prentsa oharra

Jaitsi