Luis Sesek eta Maria Escaladak “Claves para entender la estética de las villas del siglo XX” izeneko hitzaldia emango dute Artziniegan - arabapress
Luis Sesék eta María Escaladak “Claves para entender la estética de las villas del siglo XX” izeneko hitzaldia emango dute Artziniegan
Historia eta Arkitektura Ondarearen Zerbitzuak antolatu du, Udalaren laguntzarekin, eta udaletxean izango da martxoaren 16an, 18:00etan

Gasteiz, 2023ko martxoaren 13a. Artziniegako Udaletxean “Claves para entender la estética de las villas del siglo XX” izeneko hitzaldia emango dute Luis Sesé Madrazok eta María Escalada Marco-Gardokik martxoaren 16an, 18:00etan.
Historia eta Arkitektura Ondarearen Zerbitzuak antolatu du, Artziniegako Udalaren laguntzarekin, gure ondare eraikia, eta, zehazki, Arabako Lurralde Historikoko aldi garaikideko (1875-1975 aldia) ondare eraikia ikusarazten, harekiko sentsibilizatzen, hura balioesten eta hari garrantzia ematen jarraitzeko. Izan ere, horren emaitza 2022an Aiarako Kuadrillan egindako lanaren ondorioa da, aldi horretako 200 ondasun higiezin inguru bildu, aztertu eta ikertu baitira. Hain zuzen, Aiara da arkitektura garaikideak indar eta ondare interes handiena duen Arabako eremuetako bat.
Luis Sesé Madrazo arkitekturan doktorea eta arkitektura proiektuen irakasle titularra da Donostiako Arkitekturako Goi Eskola Teknikoan.
María Escalada Marco-Gardoquik arkitekto titulua eskuratu zuen EHUn, eta Eraikin Historikoen Eraikuntza eta Teknologietako Masterra egin zuen Madrilgo ETSAn.

