Kultura | 2021 03 16

Hogei ikastetxek baino gehiagok parte hartuko dute "Antzerkia eskolara" ekimenaren 36. edizioan

  • El Departamento de Cultura y Deporte y Teatro Paraíso continúan acercando las artes escénicas a niños/as y jóvenes de Educación Infantil y Primaria.
  • Artes Escénicas para acompañar la salud emocional de la infancia en Álava.
  • Esta edición pretende completar la anterior, llegando al alumnado que se quedó fuera por las restricciones impuestas por la pandemia.

Vitoria-Gasteiz, 2021eko martxoaren 16a. Berriro ere Teatro Paraisok eta Arabako Foru Aldundiak Arabako ikasleei lagunduko diete arte eszenikoekin bat egiten. Eta "Antzerkia eskolara" programaren 36. edizioaren bidez egingo dute, martxoaren erdialdetik datorren maiatzera arte, probintziako hainbat ikastetxetan

Ana del Val Arabako Foru Aldundiko Kulturako foru diputatuak gaur goizean aurkeztu du, Teatro Paraisoko arduradunarekin batera, Haur eta Lehen Hezkuntzari zuzendutako kultura eta hezkuntza proiektu hau, aurten 36 urte betetzen dituena eta lehen aldiz urte anitzekoa. Pilar Lópezen hitzetan, "Horrek esan nahi du aurrera egiten ari garela baliabide publikoak hobeto kudeatuz”.

Pandemia garaiak

Teatro Paraisok pandemiaren hasieran egindako edizioa osatu nahi izan du, osasun egoerak ezarritako edukiera mugaren ondorioz proiektuan parte hartzerik izan ez zuten haurrei arte eszenikoak hurbilduz.

  • Programazioa
    • “Ikusle txikiak” programa
      • Ikuskizuna: “Nomadak”.
      • Haur Hezkuntzako haurrentzat.
    • “Ikusle sortzaileak” programa
      • Ikuskizuna: “Lunaticus Circus”.
      • Lehen Hezkuntzako haurrentzat.

36. edizio honetan, Arabako 12 ikastetxetako Haur Hezkuntzako ikasleek Saka eta Tamani "Nomadak" saioko protagonistekin egoteko aukera izango dute jolasaren, manipulazioaren eta esperimentazioaren bidez. Ikuskizun honetarako, 13 emanaldi daude programatuta, eta Arabako 8 udalerritako ikastetxeetan eskainiko dira, martxoaren erdialdetik apirilera arte.

"Lunaticus Circus" ikuskizunaren 18 funtzio programatu dira 16 udalerritan banaturiko Arabako 19 ikastetxetako Lehen Hezkuntzako ikasleentzat. Ikuskizun horrek aukera ematen digu probintzian dauden azpiegiturak erabiltzeko, erabilera anitzeko edo kaleko bertsioa baitu, eta espazio ez-eszenikoetan gara daiteke. Gogora dezagun, gaur egungo egoeran, ezin ditugula haurrak beste herri batera eraman. Beraz, geu joango gara herrira bertara" azaldu du Pilar Lopezek.

"Aurreko edizioan arreta entzumenean jarri zen, baina, 2021ean,  eta bereziki" Lunaticus Circus "ikuskizunarekin, ikusle aktiboen begiradari buruzko lan bat ere egingo dugu; haurren jakin-min artistikoa aktibatzen jarraitu nahi dugu.” baieztatu du Arabako konpainiako zuzendariak

Ikuskizunetik haratago

Aurreko edizioetan bezala, eta beti ere presentzia eszenikoa jardueren segida bat izan dadin, irakasle klaustroekin batera egindako ekintza paraleloekin jarraitu da, eta ohiko tailerrak eta bilerak egungo egoerara egokitu dira.

Kultura Kultura Kultura eta Kirol Saileko foru diputatua

Prentsa oharra

Jaitsi

Lunaticus Circusen eskuorria

Jaitsi

Nomadaken eskuorria

Jaitsi