Foru Aldundia | 2021 04 21

Bihar hasiko dira San Prudentzioren eta Estibalizko Andra Mariaren omenezko ekitaldiak

Ateen irekiera Santa Maria katedralean izango da, 19:10ean; jendeari irekia izango da, baina leku kopurua murriztuta eta segurtasun neurri zorrotzak izango dira.

Vitoria-Gasteiz, 2021eko apirilaren 21a.  Bihar, apirilak 22, Santa Maria katedralean emango zaie hasiera San Prudentzio eta Estibalizko Andra Mariaren omenezko ekitaldiei. Arabako Foru Aldundiak antolatu ditu, lehen Arabako jaiak ziren haietan parte hartu ohi zuten erakundeekin lankidetzan. Jaiak aurten ere ezin izango dira ospatu, bigarren urtez jarraian.

Irekiera ekitaldia 19:30ean hasiko da eta ordubete iraungo du. Maite Ruiz de Austri izango da zeremonia maisua, eta han izango da Ramiro González diputatu nagusia ere, eta “Alos Quartet” taldeak eta Amaia Elizarán dantzariak ikuskizuna eskainiko dute.

Ekitaldia jendeari irekia izango da, baina leku kopuru mugatua eta segurtasun neurri zorrotzak izango dira, jakina. Sarrera doan izango da, eta eserlekuak aurrez esleituko dira, tokiak bete arte. Ateak 19:10ean irekiko dira.

Sartzea lortzen ez dutenek edo katedraleraino joan nahi ez dutenek streaming bidez ikusi ahal izango dute foru aldundiaren webgunean.

 

 

 

 

 

 

Foru Aldundia Gizarte Politiken Saileko foru diputatua Instituzionala Kultura eta Kirol Saileko foru diputatua Ogasun, Finantza eta Aurrekontu Saileko foru diputatua Jasangarritasuna, Nekazaritza eta Natura Ingurune Saileko foru diputatua Mugikortasun Jasangarria eta Bide Azpiegituren Saileko foru diputatua Ingurumen eta Hirigintza Saileko foru diputatua Lurralde Oreka eta Lurralde Antolamendu Saileko foru diputatua Enplegua, Merkataritza, Turismoa eta Foru Administrazioaren foru diputatua Ekonomia Garapena eta Jasangarritasunaren Saileko foru diputatua

Prentsa oharra

Jaitsi