Miñao gutxiko zeharbidearen hobekuntza, milioi bat euro baino gehiagoko inbertsioa egin ondoren - arabapress
Miñao gutxiko zeharbidearen hobekuntza, milioi bat euro baino gehiagoko inbertsioa egin ondoren
Galtzada berri zabalagoa eta oinezkoentzako ibilbide seguruak ditu

Vitoria-Gasteiz, 2023ko otsailaren 27a. Arabako Foru Aldundiak hobetu du Miñaogutxiko zeharbidea, galtzada zabalagotuz eta espaloi eta oinezkoentzako ibilbide berriak eginez, A-3604 errepidearen zati horren segurtasuna hobetzeko asmoz. Proiektu hori Administrazio Batzordearekin lankidetzan gauzatu da eta milioi bat euro baino gehiagoko inbertsioa egitea kostatu da, saneamendua eta instalazioak berritzea eta hainbat kale eraberritzea barne hartuz.
Carlos Ibarlucea Bide Azpiegituren eta Mugikortasunaren Saileko foru diputatuak eta Irma Basterra Lurralde Orekaren Saileko foru diputatuak obren amaiera bisitatu dute gaur. Bi sailek eta Miñaoko Administrazio Batzordeak finantzatu dituzte, dagokion hitzarmena sinatu ondoren. Obrak joan den abenduan amaitu ziren.
Carlos Ibarluceak azaldu du ekintza horrek Miñaogutxiko zeharbidea hobetzen duela eta, horrela, errepidearen erabiltzaileen eta herri horretako herritarren segurtasuna indartzen duela. Lehentasuna da segurtasun handiagoa ematea gidariei, eta batez ere oinezkoei, galtzada zabalago bat eta oinezkoentzako ibilbide berri seguruak direla medio.
Irma Basterrak, bere aldetik, nabarmendu du proiektuaren barruan espaloi berriak eraiki direla eta saneamendu eta elektrizitate sarea eta biztanlegune horretan bizi direnentzako oinarrizko beste instalazio batzuk berritu direla. Zeharbidearekiko perpendikularrak diren hainbat kale ere hobetu dira, zoladura berriarekin.
Ekintza A-3604 errepideko 640 metroko tartean egin da, Miñaogutxitik igarotzen den zatian, sei metroko zabalera duen galtzada bat (hiruna metroko bi errei), metro erdiko bazterbide bi eta hirigunean espaloi bi egiteko; saneamendu eta elektrizitate sarea eta beste zerbitzu batzuk berritu dira, eta hainbat kale zolatu dira.
Era berean, zeharbideak zutoin-argi berri eraginkorrak ditu, behar bezala argitzeko.