Pez Limboren MicroRIZOMAk bere PIX KAT eta AntzokOH proiektuak Gasteizera eta Arabara ekarri ditu berriro - arabapress
Pez Limboren MicroRIZOMAk bere PIX KAT eta AntzokOH! proiektuak Gasteizera eta Arabara ekarri ditu berriro
- Lehenengoa 15 eta 20 urte arteko gazteei zuzenduta dago, eta bigarrena landatar eremuan egiten da
- 9.309 lagunek hartu dute parte edizioetan zehar bi programetan

Vitoria-Gasteiz, 18 de octubre de 2023. PixKaten VIII. edizioa eta AntzokOH!ren III. edizioa Gasteizera eta Arabara itzuliko dira MicroRIZOMAren baitan. MicroRIZOMA arte eszenikoetarako publiko berriak sortzeko eta bitartekaritzarako proiektua da eta kultur jarduera gazteengana eta landatar ingurunera eramatea du xede. Horren helburua da sorkuntzako eta kultura arloko guneetara joateko ohiturarik ez dutenen artean jakin-mina sortzea eta iristen ez den inguruneetara eramatea. Horretarako, izen desberdinak dituzten bi atal daude: PixKat eta AntzokOH!
PixKat gazteen eta haien ingurune kulturalaren arteko bitartekaritza-proiektua da, eta 15 eta 20 urte arteko pertsonak jarduera artistikora eta bereziki arte eszenikoetara gerturatzea lortzea du helburu 2016tik. Goiz batean institutu batera joatean eta pieza eszeniko labur bat egitean datza. Jarraian, ikasleekin foroa antolatzen da. Topaketa horren edukiak aurrez lantzen dira literatura-saileko irakasleen taldearekin jarduera artistiko horiek haien jardueren imajinariora gerturatu ahal izateko. Ekimenak ikasturte osoan zehar hainbat zentrotan egingo diren jardunaldiak jasotzen ditu.
Bestalde, AntzokOH! 2021ean sortu zen eta landatar eremuan oinarritzen da. 500 biztanle baino gutxiago dituzten eta azpiegitura eszenikorik ez duten udalerrietako espazio komunetan egindako esku-hartze artistikoak proposatzen ditu. Saioaren ondoren, antzezleak bertaratzen direnekin hizketan geratuko dira arte eszenikoen sorkuntza-prozesuaren inguruko haien zalantza eta interesei erantzuten, lanbidea humanizatzen eta askotan arte eszenikoei atxiki ohi zaien elitismo faltsu hori kentzen. 6 hitzordu izango dira 2023an, eta haietako lehenengoa Sarrian egingo da, urriaren 29an.
“Arte eszenikoak ikusteko ohiturarik ez dagoen lekuetara joatea gustatzen zaigu. Halaber, dantza garaikidea zaila iristea den lekuetara hurbiltzea, eta, batez ere, gazteen munduan, haien iruditeriara hurbiltzea, kontsumitzeko edo sortzaile bihurtzeko”, azaldu du Eduardo Hernandok, Pez Limboko kideak.
“Gure babes osoa du; izan ere, programak dagoeneko berrogei institutu inguru bisitatu ditu eta milaka ikaslek parte hartu dute bertan. Hau da, erakundeen partean komuna den helburu hori du oinarrian eta gure kultura arloko planetan txertatuta dago (publiko berriak sortzea, esate baterako). Hori guztia, gainera, ibilbide luzea duen konpainia baten zuzendaritzapean egingo da: Pez Limboren zuzendaritzapean, alegia”, gehitu du Kultura eta Kirol arloko foru-diputatuak, Ana del Valek.
“Proiektu honek gure babesa jaso ahal izateko beharrezko osagai guztiak ditu. Datuei begirada bota besterik ez dugu egin behar; izan ere, programa hau 9.000 lagun baino gehiagorengana iritsi da edizio hauetan zehar. Gasteizko kultura bizirik, irisgarri eta erakargarri mantentzea hiri honetako eragile kultural guztien artean egiten dugun lana da eta honen moduko proiektuei eta horiek bultzatzen dituzten erakundeei (Pez Limbo, esate baterako) esker, horrek horrela jarraituko du”, adierazi du Kultura eta Hezkuntza arloko zinegotziak, Sonia Díaz de Corcuerak, aurkezpena egiteko prentsaurrekoan.
MicroRIZOMA datutan
Edizio hauetan zehar, 8.719 pertsonak (ikasleak eta irakasleak) hartu dute parte PixKaten 5 konpainiak eskainitako 9 ikuskizunekin. Bere atal berrienari dagokionez, AntzokOH! 11 udalerritara iritsi izan da orain arte 11 konpainiak eskainitako 16 lanekin. 590 pertsonak gozatu dute lan horiez orain arte.