Mikel Ayllón Corral, Oskar Gaztelu Bilbao eta Jose Ignacio López Hernández, Arabako Literatura Sariak 2022 - arabapress
Mikel Ayllón Corral, Oskar Gaztelu Bilbao eta Jose Ignacio López Hernández, Arabako Literatura Sariak 2022
- Sariak 2023ko apirilean emango dira, Liburuaren eta Egile Eskubidearen Munduko Egunaren inguruan
- Martxoaren bigarren hamabostaldian jakinaraziko da nor izan den Gaztelaniazko Ignacio Aldecoa sariduna.

Vitoria-Gasteiz, 2022ko abenduaren 5a. Gaur jakinarazi da nor izan diren Arabako 2022ko Literatur Sarietako batzuk. Hain zuzen ere, euskarazko ipuin Ignacio Aldecoa sariduna eta euskarazko eta gaztelaniazko olerki Ernestina Champourcín saridunak.
Ana del Valek zuzendutako Arabako Foru Aldundiko Kultura eta Kirol Sailak antolatzen ditu iragan maiatzean deitutako euskarazko eta gaztelaniazko sari horiek.
Hauek dira sari horien irabazleak:
-
Euskarazko 43. ipuin lehiaketako Ignacio Aldecoa sariduna: Mikel Ayllón Corral
-
Euskarazko 32. olerki lehiaketako Ernestina de Champourcín sariduna: Oskar Gaztelu Bilbao
-
Gaztelaniazko 32. olerki lehiaketako Ernestina de Champourcín sariduna: José Ignacio López Hernández
Hauek izan dira Ignacio Aldecoa Saria lehiaketako epaimahaikideak aurten: Iban Zaldua (Entsegu eta Haur eta Gazteen Literatura Sariak bereganatutakoa eta unibertsitateko irakaslea), Mikel Ayerbe (literatura kritikaria eta unibertsitateko irakaslea) eta Uxue Apaolaza (Euskadi Literatura Saria 2022, Ignacio Aldecoa Saria 2020 eta irakaslea).
Olerki lehiaketaren epaimahaia, halaber, hauek osatu dute: Rosa María Lentini (olerkaria eta argitaratzailea), Ángel Erro (olerkaria eta unibertsitateko irakaslea) eta Kepa Murua (olerkaria eta argitaratzailea).
Ignacio Aldecoa saridunak 6.000 euro eskuratuko ditu eta bina mila euro Ernestina de Champourcin Sarien irabazleek. Horrez gain, argitaratu egingo zaizkie beren lanak eta gorazarre egingo Liburuaren eta Egile Eskubidearen Munduko Egunaren inguruan, 2023ko apiril aldera, egingo den ekitaldi batean.
Azkenik, gaztelaniazko ipuin lehiaketako Ignacio Aldecoa sariduna 2023ko martxoko bigarren hamabostaldian jakinaraziko da. Arabako 2022ko Literatura Sari guztiak batera emango dira, apirilean. Kultura eta Kirol Sailak eta Fulgencio Pimentel argitaletxe arabarrak, literatura eta komikietan aditua den enpresa independente gazteak, iragan ekitaldian abiatutako lankidetza emaitzak (nazioartean ezagutaraztea) ematen hasi da.