Kultura | 2020 11 11

ARABAXPRESS, Arabako ikus-entzunezko lehenengo Rally Bertikala, jaio da

Adin guztietako pertsonek parte hartu ahal izango dute lurralde historiko osoan zehar bideoak eginez 48 orduko epean

Gasteiz, 2020ko azaroaren 11a. Tik Tok eta Instagram plataformak erabiliz sormena eta irudimena sustatzeko helburuarekin jaio da ArabaXpress, Arabako ikus-entzunezko lehenengo Rally Bertikala. Adin guztietako pertsonek parte hartu ahal izango duten rally honek egunero erabiltzen ditugun telefono mugikorrak izango ditu lan tresnatzat. Sakelekoa erabiliz, eta 48 orduko epean, parte-hartzaileek beraien lanak idatzi, grabatu eta editatu beharko baitituzte antolakuntzak proba hasi aurretik iragarriko duen gai sekretu bat oinarritzat hartuz.

Kultura Kultura

Prentsa oharra

Jaitsi

ARABAXPRESSeko oinarriak

Jaitsi