Nekazaritza eta abeltzaintza | 2023 03 28

Edariak eta Ardoa (EDA) Drinks & Wine Campus, prestakuntza, ikerketa eta berrikuntzarako proiektu bide-erakuslea, edarien eta ardoaren sektorea indartzeko

  • Eusko Jaurlaritzak eta Arabako Foru Aldundiak sustatzen dute proiektua, eta Basque Culinary Centerrek gauzatuko du

  • EDA Drinks & Wine Campusen helburua da edarien sektorearen eraldaketan eragina izatea; izan ere, nazioarteko erreferente bihurtuko da berrikuntzaren arloan, eta enpresa eta erakundeetarako osagai diferentziala eskainiko die negozioak, produktuak eta zerbitzuak diseinatzerakoan kalitate, jasangarritasun eta osasunaren printzipioen arabera

  • 2025ean martxan jarriko den campusak bi egoitza izango ditu Araban: bata Vitoria-Gasteizen eta bestea Arabako Errioxan

  • EDA Drinks & Wine Campusa prestakuntza, berrikuntza eta ikerketan oinarritutako nazioarteko ikuspegiarekin eta proiekzioarekin sortu da, tokiko eta munduko ikuspuntuarekin eta garapen ekonomiko eta soziala sortuz  

 

Nekazaritza eta abeltzaintza Foru Aldundia Diputatu nagusia

Prentsa oharra

Jaitsi