Olarizuk Pedro Uribe-Echebarria Lehen Jardunaldi Botanikoak antolatzen du - arabapress
Olarizuk Pedro Uribe-Echebarria Lehen Jardunaldi Botanikoak antolatzen du
Arabako Natura Zientzien Museoak, Olarizuko Lorategi Botanikoak eta Arabako Natur Institutuak eta Alavesiak antolatu dituzte eta urriaren 26tik 29ra bitartean izango dira.
Azalpen bat, eztabaida foroak, bisita gidatuak eta txangoak ere izango dira jardunaldien barruan



Gasteiz, 2023ko urriaren 20a. Araban, Pedro Uribe-Echebarria izeneko lehen Jardunaldi Botanikoak egingo dira urriaren 26tik 29ra bitartean.
Arabako Natura Zientzien Museoak, Olarizuko Lorategi Botanikoak eta Arabako Natur Institutuak eta Alavesiak (Arabako Natur Zientzien Museoaren Lagunen Elkartea) antolatu dituzte
Jardunaldien atarikoak hilaren 25ean (asteazkena) izango dira, Natura Zientzien Museoan egingo den "Pedro Uribe-Echebarria. Landareei izena jartzen zien gizona" erakusketaren inaugurazioarekin.
Geroago, hilaren 26an, Olarizuko Etxaldean (Olarizuko Lorategi Botanikoa), goizeko 09:00etan, euskal botanikaren orainari eta etorkizunari buruzko eztabaida foro bat egingo da. Foro horretan Euskadin, Nafarroan eta inguruko lurraldeetan diharduten ia botaniko guztiak bilduko dira.
Hala, hilaren 26an bertan, 17:30ean, bisita gidatua egingo da "Pedro Uribe-Echebarria. Landareei izena jartzen zien gizona" erakusketara, Alavesia - Arabako Natur Zientzien Museoaren Lagunen Elkartearen eskutik.
Urriaren 27an (ostirala), 18:00etan, bisita gidatua egingo da VIT herbariora, VIT herbarioaren kontserbatzaileen (Arabako Natura Zientzien Museoa) eskutik.
Larunbatean, hilak 28, 10:00etan, bisita gidatuak egingo dira, euskaraz eta gaztelaniaz, Olarizuko Lorategi Botanikora (landare bizikorren bildumak eta germoplasma bankua).
Azkenik, urriaren 29an, igandea, ibilbide botaniko-didaktikoa egingo da Arabako Lautadan eta Arabako Mendialdean zehar edo Arabako Haranetan eta trantsizioko mendietan zehar. Irteera 9:00etan izango da Olarizuko Lorategi Botanikoaren Infogunetik (Olarizu hiribidea), Arabako Naturaren Institutuaren eskutik.
Informazio gehiago eta izen-emateak: https://tinyurl.com/yv6s3q8l.

