Kirola | 2025 03 19

Comeplastic Araski minikopara aurkeztu da

Haurren taldea prest dago Zaragozara joateko

Gasteiz, 2025eko martxoaren 19a.   Comeplastic Araski haurren taldea azken xehetasunak prestatzen ari da, martxo bukaeran Endesa LF Minikopa jokatzeko. Talde berdeak Zaragozan jokatuko du lehiaketa, Erreginaren Koparen parez pare, zeinean ez baita Kutxabank Araski egongo denboraldi honetan.

Aurkeztu dute Arte Ederren Museoan Juanjo Rojo Kiroletako foru zuzendariak, Ana López de Uralde Gasteizko Udaleko Kiroletako zinegotziak, Iratxe Rodríguez Araski AESeko lehendakariak eta Andrea Pérez de San Román Complastic Araskiren entrenatzaileak, bai eta talde osoak ere.

Minikopa martxoaren 20tik 22ra izango da, eta Endesa emakumeen ligako 16 klubek hartuko dute parte. Zozketa egin da, eta Comeplastic Araski lehiaketako A taldean egongo da, Movistar Estudiantes (egungo txapelduna), Perfumerías Avenida eta Osés Construcción taldeekin batera.

Hona hemen partiden egunak eta orduak:

  • Perfumerías Avenida vs Comeplastic Araski - Martxoak 20, osteguna, 09:30. (C.N. Helios)

  • Movistar Estudiantes vs Comeplastic Araski - Martxoak 20, osteguna, 13:30. (El Olivar | 1. pista)

  • Comeplastic Araski vs Osés Construcción - Martxoak 21, ostirala, 11:30. (El Olivar | 2. pista)

Talde bakoitzeko lehenengo sailkatuek finalerdiak jokatuko dituzte. Bigarrenek 5.etik 8.era arteko postuak jokatuko dituzte. Hirugarrenek 9.etik 12.era arteko postuak jokatuko dituzte, eta, laugarrenek, 13. postutik 16.era artekoak. Partida horiek martxoaren 22an jokatuko dira, larunbatean, CDM Siglo XXI eta CDM José Garcés instalazioetan. Finala Príncipe Felipe pabiloian jokatuko da, martxoaren 23an, igandean, 12:00etan.

ARASKI 2024-25

COMEPLASTIC ARASKI MINIKOPA 2025: JOKALARIAK

JOKALARIAK

IZEN-ABIZENAK

3

Irune Ruiz Yera

4

Maialen Eguílaz Soto

5

Emma Ruiz de Luzuriaga Rodriguez

6

Estela Ruiz de Luzuriaga Rodriguez

7

Ainara García Rodríguez

8

Ixone San Pedro Sanmartin

11

Ane Fernández de Betoño Gorospe

12

Elene López de Subijana Gil

13

Laia López Alonso

14

Sara Armentia Salvatierra

15

Alaitz Ortiz de Zárate Altuna

17

Ane Armentia Arrizabalaga

20

Saioa Barroso Larrea

22

Ane Martínez de Olcoz Bahillo

 

 

TEKNIKARIAK

IZEN-ABIZENAK

Entrenatzailea

Andrea Perez de San Roman Martinez de Albeniz

Entrenatzailea

David Serrano Valle

Entrenatzailea

Itsaso Etxaburu Goikoetxea

Entrenatzailea

Alejo Areta Mosteiro

Kirola Foru Aldundia

Prentsa oharra

Jaitsi