Mendialdeko eta Gorbeialdeko kuadrilletako ermitei buruzko bi azterlan aurkeztu dira - arabapress
Mendialdeko eta Gorbeialdeko kuadrilletako ermitei buruzko bi azterlan aurkeztu dira
Arabako Etnografia Mintegiak Foru Aldundiaren partaidetzarekin argitaratzen dituen "Ohitura. Estudios de etnografia alavesa” aldizkariak dira.



Vitoria-Gasteiz, 2021eko uztailaren 12a. Gaur aurkeztu dira "Ohitura. Estudios de etnografia alavesa” aldizkariaren 13. eta 14. aleak, zeina Arabako Etnografia Mintegiak Foru Aldundiko Kultura eta Kirol Sailaren laguntzarekin 1981. urteaz geroztik argitaratzen baitu.
Ana del Val Kultura eta Kirol Saileko foru diputatuak eta Montserrat Ocio Vallejo mintegiko arduradunetako batek aurkeztu dute. Aurkezpenean mintegiaren ordezkari bat ere izan da.
Zehazki, Ohitura aldizkariaren 13. alea "Las ermitas de la Cuadrilla de Campezo-Montaña Alavesa" eta 14. alea "Las ermitas de la Cuadrilla de Gorbeialdea" aurkeztu dira. Bi ale horietan, bi kuadrillak osatzen dituzten udalerrietako egungo ermitak eta desagertutakoak deskribatzen dira.
Ermita bakoitzaren deskribapena dator herri bakoitzeko herritarrei eta han sorturikoei inkesta etnografiko espezifiko bat aplikatzetik, eta informazioa iturri bibliografikoetatik datozen datu historiko eta artistikoekin osatzen da. Gainera, Arabako Etnografia Mintegiaren asmoa da hurrengo aleek Arabako 7 kuadrillak eta Trebiñuko enklabea osatzea.
Arabako Etnografia Mintegiaren ikerketen eta jardueren interesa bizimodu tradizionalen notarioak izatean datza, protagonisten ahotik etniaren sustraiak eta portaera aitortuz: lurraldean bizi diren eta tradizioaren eta gizarte patroien arabera jarduten duten emakumeak eta gizonak.
Idatzizko lanak zabaltzeko, kongresu eta jardunaldiak antolatu eta haietan parte hartzeaz gain, eta Arabako zein gainerako euskal argitalpenetan parte hartzeaz gain, "Ohitura. Estudios de Etnografía Alavesa" aldizkaria jaio zen, Etnologia Atalaren zuzendaritzapean eta Arabako Foru Aldundiko Argitalpen Zerbitzuaren babesletzapean. Aldizkari horren bidez, Etnologia Ataleko gero eta kide eta laguntzaile gehiagoren ikerketa etnografikoen emaitzak atera nahi ziren.
Betiere Arabako Foru Aldundiaren erakunde babespean, Ohitura 1981ean hasi zen lanean, eta 0 alea Apilaizko inkesta etnografikoari eskaini zioten. Hurrengo zenbakiek hainbat gai etnografikori buruzko artikuluak jasotzen dituzte, nahiz eta zenbaki monografikoak ere egon diren, hala nola 6. eta 9. aleak, Aguraingo eta Arluzeko inkesta etnografikoari buruzkoak, hurrenez hurren. Beste ale monografiko batzuk honako hauek izan dira: 8. alea, Zuiako Markinari eskainia; 10. alea, Arabako erroten azterketa osoa jasotzen duena, eta 11. alea, Mendialdeko artzain erkidegoei buruzko lanarena.