Foru Aldundia | 2023 10 17

Next Generation kultura laguntzen 2. deialdia argitaratu da ALHAOn

Dirulaguntzetarako dauden 61.000 eurorekin, 2023ko urtarrilaren 1etik azaroaren 30era bitartean egindako bi proiekturi eman ahal izango zaie dirulaguntza

Gasteiz, 2023ko urriaren 17a.  ALHAOn argitara eman da Arabako Lurralde Historikoan "hiriguneetatik kanpoko kultura eta eskaintza zabaltzeko eta dibertsifikatzeko dirulaguntzak", Next Generation funtsek finantzaturikoak, gauzatzeko 2023ko dirulaguntzen bigarren deialdia.

Argitaratutako lehen deialdiaren gerakin bat da, laguntza agortzeko xedea duena. 61.095,06 euroko aurrekontua izanik, aurtengo urtarrilaren 1etik azaroaren 30era bitartean egindako bi proiektu lagundu ahal izango dira diruz.

Bi modalitate daude: irabazteko xedea duten erakunde pribatuena eta irabazteko xederik gabeko erakundeena. Eskaerak aurkezteko epea urriaren 26an, astelehena, amaituko da.

Informazio gehiago: https://tinyurl.com/yqeyfoqh

Foru Aldundia Kultura

Prentsa oharra

Jaitsi