Kultura | 2021 03 29

Argitaratu da 60.000 euroko dirulaguntza historia eta arte ondasunak zaharberritzeko

Iaz, Arabako bost udalerritako 8 ondare elementu zaharberritu ziren, 72.113,46 euroko inbertsioarekin; horietatik, Aldundiak 57.690 estali zituen, hau da, % 80.

Vitoria-Gasteiz, 2021eko martxoaren 29a. ALHAOk argitaratu du Arabako Lurralde Historikoko eta Trebiñuko enklabeko historia eta arte ondasunak kontserbatzeko eta/edo zaharberritzeko esku hartzeetarako dirulaguntzen deialdia, 60.000 euroko laguntzena.

Zaharberritze Zerbitzuaren dirulaguntza da, Ana del Valek zuzentzen duen Kultura eta Kirol Sailaren barruan. Iaz, Arabako bost udalerritako 8 kultura ondasun lagundu ziren diruz.

Dirulaguntza hori jaso ahal izango dute Arabako Lurralde Historikoko eta Trebiñuko enklabeko herri guztiek, baldin eta ondasun historikoak eta artistikoak badituzte, eta kategoria horretan sartzen dira ondasun higigarriak, arkitekturari lotutako elementu artistikoak eta ondare bibliografiko eta dokumentalari lotutakoak, betiere Zaharberritze Zerbitzuak ezarritako esku hartzeko jarraibideak eta irizpideak betetzen dituen proiektu eta proposamen baten arabera egiten badira.

Eskaerak aurkezteko epea 30 egun naturalekoa izango da ALHAOn argitaratzen denetik aurrera, hau da, apirilaren 28a.

Kultura eta Kirol Sailaren helburuetako bat da ondare elementu horiek kontserbatzeko eta/edo zaharberritzeko esku hartzeak sustatzera bideratutako toki erakundeen ekimenak diruz laguntzea, "sailak gure kultura ondarea kontserbatzeko eta zaharberritzeko duen konpromisoa ziurtatuz, batez ere krisi ekonomiko honetan, non, hain zuzen ere, horren alde egiten jarraitu behar den", Ana del Valen esanetan. “Izan ere, guretzat oso garrantzitsua zen horrelako dirulaguntzak mantentzea, eta are gehiago, kasuren batean areagotzea”, erantsi du.

2020ko esku hartzeak

2020an, Arabako 5 herriri eman zitzaien dirulaguntza, eta 8 ondasun historiko artistiko zaharberritu ziren.

Zehazki, esku hartze hauek egin ziren:

  • Done Kristobal eta Jesus haurraren zur polikromatuzko eskultura, Uribarri Haraneko Done Kristobalen ermitakoa, 8.470,00 euroko inbertsioarekin; horietatik, Aldundiak 6.776,00 euro jarri zituen.

  • Iekorako Bercijanako Andre Mariaren ermitako sarrerako zurezko atea, 14.745,06 euroko inbertsioarekin; horietatik, 11.796,05 euro lagundu ziren.

  • Lantenoko eskoletako altzarien parte diren mapak gordetzeko bi altzari, 1883an eginak, 31.278,50 euroko inbertsioarekin eta 25.022,80 euroko dirulaguntzarekin Lantenoko Administrazio Batzarrari.

  • Kareharrizko harroina, XVI. mende berantiarrekoa, polikromatua, Urarteko santutxoa birgaitzeko lanetan agertutako lausodura gorriarekin, 10.052,56 eurokoa; horietatik, Aldundiak 8.042,05 euro jarri ditu.

  • Eta azkenik, Araiako arte garaikidearen bildumako hiru margolan, Daniel Castillejoren "Pintura"; Rafael Lafuenteren "Andoni Urreztarazuren omenaldia" eta Juan Sagastizalen "titulurik gabeko" pintura, 7.567,34 euroko inbertsioarekin; horietatik, 6.053,87 euro diruz lagundu dira.

Jarduera guztiak, dagoeneko amaituta, Kultura eta Kirol Sailaren urteko dirulaguntza lerro horri eta emandako dirulaguntzaren ehunekoari esker egin ahal izan dira. Dirulaguntza % 80koa izan da aurkeztutako proiektu bakoitzean, eta, horrela, 72.113,46 euroko inbertsioa lortu da kultur ondarea zaharberritzeko.

Kultura Kultura Kultura eta Kirol Saileko foru diputatua

Prentsa oharra

Jaitsi